gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urtarrilak 20, larunbata

Erakusketa: Arrantzaleak. Gorka Salmeronen Argazkiak

Erakusketaren argazki bat

1998ko irailaren 11tik azaroaren 1a arte

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak "Bertan" sailaren barruan argitaratutako Itsas Arrantza monografia osatu eta zabalkundea eman nahian antolatu zen erakusketa hau. Monografia honetan, aholkularitzan aritu zen Museoa, dokumentazio grafikoan parte hartuz eta testu-argazkien egilerik egokienak Josu Iñaki Erkoreka eta Gorka Salmeron zirela adieraziz hurrenez hurren.

Urte horren urtarrila eta ekaina bitartean, Gorka Salmerón Gipuzkoako kostaldeko arrantzuntzitan untziratu zen, Mutrikutik Hondarribiraino. Tripulazioekin bizi eta lo egin zuen sei egunetako iraupena izan zuten hainbat irteeretan. Emaitza, ez ordutegirik ez atsedenik duen ogibide honen gogortasunaren islada zuzena dugu. Erabateko lasaitasunak zein gehiegizko ekinak sortzen dituzten larrialdiak tartekatzen dituen lanbidearen adierazgarri.

Erakusketan 39 irudi zeuden 30 x 45 zmkoak, 2 irudi 46 x 69 zmkoak eta mural bat 44 x 105 zmkoa. Kodak etxeko Radiance Select euskarrian positibatu zituen Bartzelonako Percolor etxeak. Argazkiak egiteko E100S eta E200 pelikulak erabili ziren (Kodak), batzuetan E200 pelikula 800 ASA-tan jarri zen eta inolako filtrorik erabili gabe.

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net