gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko apirilak 19, osteguna

Erakusketa: Gipuzkoako itsasbazterra Petit de Meurvillerenean (1857-1873)

Cartel exposición

2002ko ekainaren 28tik irailaren 13 arte

Didier Petit de Meurvilleren lanak, erakusketa honetan ikusgai daudenak, 112 gouache eta marrazki dira, 1857 eta 1873 bitartean egindakoak, guztiak Javier Satrústeguiren bildumakoak.

Didier Petit de Meurville 1857an iritsi zen Donostiara, Frantziako Kontsul, eta hiri honetantxe bizi izan zen 16 urtetan. Bertako paisaiei arreta berezia jarri zien, eta hala Gipuzkoako herrietako ikuspegi ugari jaso zuen, probintzia argitsu eta alaia erakusten dutenak. Petit de Meurvillek Gipuzkoaz egindako lanak maila oneko ederlanak dira eta garai baten lekuko apartak. Kostaldeko bazterrek erakarmen handia zuten egilearentzat. Hala, Pasaia eta bereziki Donostia hartu zituen aintzat gehienbat bere lanetan.

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net