
Erakusketa: Pasaia, irudia eta memoria
1999ko maiatzaren 31tik irailaren 15a arte
Erakusketa margo-lan, grabatu eta eskulturaz osaturik zegoen, guztira 45 lan izanik; guztiak ere Pasaiaren bilakaera XIX eta XX mendeetan zer-nolakoa den erakusten zigutenak. Lan hauetako batzuk aurreneko aldiz erakusten ziren jendeaurrean. Adibidez Richard Lyde Hornbrook-en lanak -armada britainarreko kapitain honek lehendabiziko gerrate karlistan esku hartu zuen Britainiar Lejio Laguntzailean-, orain gutxi aurkituriko akuarela album baten egilea dugu bera, Pasaiak 1836-37an zuen izaerari bruzuko ezaugarriak ikus genitzake bertan.
Bi aldetatik gertatzen zen erakargarri erakusketa hau, izan ere, batetik giza-talde baten oroimen historikoaren euskarri dira irudi hauek -Gipuzkoako porturik nagusienari buruzkoak- eta bestetik, grabatu, margo-lan eta eskultura zale direnak arteaz beraz gozatzeko aukera izan zuten. Egile hauen lanak ikus zitezkeen erakusketan: Frances Grosvenor, Gustave Colin, Henry Wilkinson, Blanche Hennebutte, Didier Petit de Meurville, Darío de Regoyos, José Salís, Clara Gangutia, Ricardo Ugarte de Zuriarrain, Andrés Nagel, ... eta abarrenak.
Erakusketaz gain, Pasaiako historia eta ondareari buruzko liburua argitaratu zen. Portuak eta bere inguruko hirigintzak nahiz industriak duten egungo egoera eta etorkizuneko aukerak ere jasotzen dituen argitalpena.
El mas principal puerto de toda la costa de Guipuscoa es el nombrado del pasaje, entrase en el por un agosto canal que tiene de travesia vn tiro de mosquete, siendo de una y otra parte del, altisima la tierra (...)"
Pedro
Teixeira Albernas, Descripción de
las costas y puertos de España, 1622
VV.AA.:
Pasaia. Iraganaren oroigarria, etorkizunari begira. Memoria
histórica y perspectivas de futuro, Untzi Museoa-Museo
Naval, Donostia-San Sebastián, 1999, 444 págs.
[22 €]