gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urriak 20, larunbata

Museoaren argitalpenak

 

OntzizarONTZI TRADIZIONALAK MILURTEKO BERRIAREN ATARIAN
LAS EMBARCACIONES TRADICIONALES ANTE EL NUEVO MILENIO

2000ko uztailaren 7tik irailaren 15a arte

Bajo el título "Las embarcaciones tradicionales ante el nuevo milenio" el Untzi Museoa elaboró un programa que incluía la exposición temporal, la edición de un libro sobre el tema y una concentración festiva de embarcaciones tradicionales.

"Ontzi tradizionalak milurteko berriaren atarian" izenburuarekin egitarau zabala prestatu zuen Untzi Museoak: behin-behineko erakusketa, gai horri buruzko liburua eta ontzi tradizionalen jai giroko bilera.

Ontzi tradizionalen inguruan mendebaldeko herrialde askotan kultur mugimendu aberats bat jarri zen abian 70ko hamarraldian; horren eraginez ontzi tradizionalak berriz estimutan hartu dira, egungo ur-kirolen giroan poliki-poliki txertatzen hasi dira eta, halaber, lehengo ontzi asko zaharberritu edo berregin eta haien ezaugarriekin ontzi berriak eraiki ere egin dira. Beraz, mugimendu oparo horren berri ematen zuen prestatu zen erakusketak, Europan zehar ontzi ondare tradizionalaren inguruan izan ohi diren jai edo kirol bilerak eta jardunak aditzera eman nahiz, bai baitaude milaka ontzi eta ikusle biltzen dituztenak. Erakusketak bazeukan beste sail bat ere, Euskal Herrian itsas ondarea berreskuratu eta berrerabiltzen egindako lanak erakusten zituena.

Halaberean liburua argitaratu zen gai honen inguruko adituen lanak biltzen dituena: John Robinson, Denis-Michel Boëll, Rafael Aguirre Franco, Juan Carlos Arbex eta Juan Antonio Apraizen lanak hain zuzen.

Concentración

Erakusketarekin batera, irailaren 9an Ontzi Tradizionalen Bilgunea egin zen Donostian, garai horretan hirian ospatzen ziren Euskal Jaien barruan. Jendea gure itsas ondareaz kezkaraztea eta ondare hori iraunarazteko eginahalean inplikatzea zuen xede ontzi bilera honek. Ontzi festa izan nahi zuen, zeharo irekia, nahi zuenak parte har zezan, zein tamainako ontzia zuen edo nondik zetorren berdin dela. Ontzi bileraren barruan, dena den, Batel Lehiaketa bat ere egin zen. Batela da gure kaietan oraindik ikus dezakegun ontzi tradizional bakarra. Ezin jakin, ordea, noiz arte ikusten jarraitzeko aukera izango dugun, geroz eta indar handiagoa hartzen ari baitira plastikoa eta zuntza. Ontzi mota tradizionalen barruan, batela bera da, hain zuzen, ondoen egokitu litekeena, gerora begira, astialdiko nabigazioan irauteko.

Ontzi

"Ur gainean dagoen gauza baino gehiago da batela. Lagun leiala da, senitartekoa ia. Ondo ezagutu ezkero, itsasoaren kolpe batekin zer joera izango duen jakin ezkero, larrialdi batetik onik irten gintezke. Izan ere, beste ontzirik ez dago, olatutik hain gertu jartzen gaituenik (...)"

Juan Carlos Arbex, Arrantzaria, 1984

VV.AA.: Ontzi tradizionalak milurteko berriaren atarian. Las embarcaciones tradicionales ante el nuevo milenio, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 2000, 135 orr. [9,50 €]

AURKIBIDEA

Aurkezpena I, Luis Bandrés

Aurkezpena II, José Ignacio Olaizola

Sarrera, José María Unsain

Ontzi ondarea: pizkunde baten kronika, Denis-Michel Boëll

Zergatik ditugu gogoko ontzi zaharrak?, John Robinson

Ontzi tradizionalen berreskurapena, Rafael Aguirre Franco

Etnografia eta ontzi tradizionalak Espainian, Juan Carlos Arbex

Ontzi ondarea Euskal Herrian: berreskuratu erabiltzeko, Juan Antonio Apraiz

 


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Dirección General de Cultura - Diputación Foral de Gipuzkoa.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net