gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko uztailak 23, astelehena

Erakusketa: Olatu perfektuak, sorrera eta desagerpena

Cartel exposición

Untzi Museoan, ekainak 9 – urriak 1

Gonzalo Vicente. Tubo. Antiguo pico de grosEraskusketa honetan, non argazkiak, ikusentzutekoak eta surf taulak ikus ahal izango diren, gure kostaldeko olatu adierazgarrienetako batzuk, Atturri, Bidasoa, Urumea, Oria eta Mundaka itsasadarreko bokaleetakoak, alegia, ikuspegi historikotik aztertu nahi izan ditugu. Gainera, beste leku batzuetako hondartzak ere aurkeztu nahi ditugu, azken urteotan aldaketa nabariak izan baitituzte kostaldeetako azpiegitura berrien ondorioz. Bertaratzen garen leku guztiek ezaugarri bera dute: gure surf kultura laburrean, une jakin batean olatu perfektuaz gozatu ahal izateko aukera. Gure surfing praktika hazten ikusi duten hainbat leku zoragarrietatik egin dugun ibilbide hau, surflariaren habitat naturala hobeto ulertzeko lagungarria izatea nahi genuke.

Olatu perfektua istripua da

La ria de Mundaka 14-02-06 © Luis BasalduaHala da, hainbat faktoreren emaitza baita, hauena batez ere: itsaskia, haizea eta olatuak kostara heltzean topatzen duen hondoa. Hori izan daiteke hondartza irekietan era aleatorioan ondo kokatutako hondar-banku bat, edo murruek edo beste eraikin batzuek lagundutakoa; izan daiteke ere forma oneko arrezife bat, molde miragarriko laba-mingain bat, ibai batek itsasoarekin kontaktuan utzitako hondar-mingain bat, hondarrez estalitako sokak... Kantauriko itsasertzak 600 bat Km kosta ditu. Surferako baldintza egokiak ditugu: esan dezakegu era askotako baldintzetarako olatu-mota guztiak ditugula. Gure hondartza edo spot batzuk mundu osoan dira ezagunak.

La Barre anglet ola creada nuevo espigón ©Eric ChauchéErakusketa honetan, hondartza batzuen historia kontatu nahi dugu, eta bidaia lehenengo surf-ohola Biarritzera 50. hamarkadan heldu zenetik gaurdaino doa. Aurkezten ditugun olatu batzuk giza ekintzak suntsitu ditu; beste batzuk, berriz, sortu egin ditu, kostako gure interbentzioari esker. Murruak eraikita, hondar-banku egonkor miragarriak sor daitezke; izan ere, dragatze-lanek lehen hondarrez estalitako arrezife ezin hobeak uzten dituzte agerian...
Aurkeztutako irudi ugari gure kostetako surfaren historia kolektiboaren, gure surfaren historiaren zati dira. Gure ingurunea hobeto ulertzeko bitartekoak erraztu nahi ditugu, gure ingurunea hobeto ulertzeko, gure iragana hobeto ezagutzeko eta gure surfaren historiaurreko mito eta kondaira batzuei forma ematen saiatzeko.


Eta zergatik ez, galdera hau adierazi nahi dugu:

Sor al genitzake olatu perfektuak gure hondartzetan?

Surfaren historia Euskal Herrian

mount reef ola artificial perfecta ©Mount Reef TrustSurfaren historia duela berrogeita hamar urte hasi zen Euskal Herrian. Peter Viertel, idazle, gidoilari eta Deborah Kerr Holliwoodeko aktoresaren senarra, izan zen Miarritzeko Euskaldunen kostaldea izenez ezagutzen den hondartzan surf egin zuen lehena, 1957an surf egiten ibili baitzen, bere surf ohola Estatu Batuetatik ekarrita, emaztea Ernest Hemingwayren lanean oinarritutako The sun also rises filma egiten ari zen bitartean Henry King zuzendari zuela.

Gizon bat ohol baten gainean olatuz olatu dantzan zebilela jakiteak izugarrizko ikusmina piztu zuen Miarritzen, batez ere gazteen artean. Denek egin nahi zuten amerikar xelebre hark Euskaldunen kostaldean olatuekin egin zuena. Gertaera horrek berebiziko garrantzia izan zuen eta Euskal Herrian surfaren abiapuntua adierazten duela esan daiteke. Hori dela eta, Miarritze surfaren aitzindaritzat hartu izan da Europan.

Viertel surfa egiten ibili izanak irudi berri bat eman zion nazioartean Miarritzi eta, hala, surfari lotuta gelditu zen betiko. Garai hartan Miarritze eta Getaria surfaren paradisu galdu bihurtu ziren surflariz gainezka zeuden Kaliforniako hondartzetatik ihesi etorri zen surflariren batentzat. Zein izango eta... Miki Dora, garai hartako surfaren enfant terrible delakoa, munduko surfaren ikono mitikoa eta outsiderra, inon halakorik bada. Miki Getariara etorri eta Getaria surfeko autoerbestearen zati bihurtu zen. Getarian Dorak gure olatuetan surfaren muina bilatu nahi zuen: ohola, olatua eta gozamen hutsa, gainerakoa, bigarren mailakoa zen.

Nolanahi ere, egon badaude beste datu “ez ofizial” batzuk Euskal Herrian surfak izan zituen hastapenei buruzkoak. Protagonistak duela bost hamarkadako gure hondartzetako gazte batzuk dira. Elkarren artean ez zuten inolako loturarik nahiz eta denek olatuekiko zirrara bera sentitu. Gazte haiek ez zuten izango Peter Viertelek zuen sofistikazio eta glamourra, baina seguruenik, bera baino lehen hasiko ziren surfa egiten eta litekeena da gure kostaldean surfa egin zuten lehenak izatea. Euskal gazteak, surflari anonimoak, askoz ere bitarteko gutxiago eta segur aski itsasoarekiko izugarrizko lilura sentitzen zutenak, olatuak hartzera sartu ziren itsasoan surfa Euskal Herrira ofizialki iritsi baino hamarkada batzuk lehenago.

Barra perfecta creada Hondarribia©CEDEXGazte horiek dira, bakoitza bere istorio berezi eta harrigarriekin, Euskal Herriko surfaren aitzindariak: Françoise Miarritzen, Jose Luis Elejoste bizkaitarra, geroago Artetxe anaiak Donostian eta oholak egiten benetan artisau lana egin zuten eskulangileak, Patxi Oliden, esaterako. Horiek dira Euskal Herriko surfaren hastapenen benetako aitzindariak. Ziur aski, horietakoren bat Peter Viertel bera baino lehen ere arituko zen, nahiz eta horren berri ez izan; hala diote, behintzat datuek: Françoise-ren aita, Saran jaioa, medikua zen eta Hawaira joan behar izan zuen. Alaba Françoise erabat txundituta gelditu zen itzuleran aitak kontatu zizkion istorioekin eta ardo kupel batekin surfean aritzeko ohol bat egiteko eskatu zion aitari. Horregatik dakigu Françoise Lapurdiko hondartzaren batean surfean aritzen zela Peter Viertel Euskaldunen kostaldera iritsi baino bi hamarkada lehenago. Horrez gain, aipamen berezia merezi du, ez baitu meritu gutxiago, surfaren aitzindari bihurtu zen beste euskal gazte batek, Jose Luis Elejostek, hain zuzen. Elejoste Ozeano Bareari buruzko zineko dokumentalen batek, Reader´s Digest aldizkarian 1944an argitaratutako artikuluren batek eta Zarautzen olatuekin egindako jolasek eraginda sartu zen surfaren munduan. Horrek guztiak eta olatuen gainean ibili nahiak bultzatu zuten 1955. urtean modu erabat autodidaktan bi metro eta erdiko ohola egin eta olatuetara salto egitera.

Muro Gros cerrado entero finales años 50©Fototeca KutxaLarrabasterra, Peñatxuri eta Ereaga izan ziren surfa egin zen Bizkaiko lehen hondartzak eta Jose Luis Elejaste izan zen hango olatu gainean ibili zen lehena. Antzeko zerbait gertatu zen Iñaki eta Javier Artetxe anaiekin Donostian hirurogeiko hamarkadan. Uda sasoian eskiatu ezinda zeudela, Reader´s Digest aldizkariko beste artikulu batek txundituta utzi zituen. Artikulua Hawain jendeak olatuen gainean egiten zuen kirol bati buruzkoa zen. Garai bertsuan Vogue aldizkariaren azalean neska bat azaldu zen surfeko ohol bat besapean zuela. Hori nahikoa izan zuten lanean hasi eta olatuen gainean beren abenturari ekiteko, “Dúo Dinámico” entzuten zuen gizarte batean eta erregimen politiko eta sozial ilun eta zurrunean murgildurik, politikoki zuzenak ez ziren aisialdi modurik ez zegoen gizarte batean.

70eko hamarkadatik aurrera surfa hedatzen hasi zen Euskal Herrian. Mundakako olatua ezaguna egin zen gure mugetatik kanpora, izan ere, Europako ezkerrik luzeena baitu. Atzerriko surfalariak saldoan etortzen hasi ziren olatu famatuaren bila eta Mundaka ospetsu egin zen mundu guztian. Horrekin batera, surfa gure hondartza guztietara zabalduz joan zen eta gaur egun esan dezakegu surfa erabat finkatuta dagoela gure artean eta Euskal Herriak kanpoan duen irudiarekin erabat lotuta dagoela, gainera.

Alfon Quintela, Glide aldizkariaren zuzendaria
Ekaina 2006

Antolatzailea:
Logotipo Surfilmfestival, enlaza con su web

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net