gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urtarrilak 20, larunbata

Museoaren argitalpenak

 

Urpeko OroimenaUNSAIN, J.Mª: Itsas Marruma. Viejas imágenes fotográficas del litoral vasco (1850-1960), Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 2002, 212 orld., 219 irud.
ISBN 84-930344-5-2. [24 €]

 

 

 

Izen bereko behin-behineko erakusketarekin batera argitaratu den liburu honek 219 argazki biltzen ditu, hauen artean asko argitaragabeak. Euskal Herrian itsas gaiari buruz dauden argazki-irudien antologia gisa planteatzen da.

Argazkiak aurkitzeko eta aukeratzeko lana egiteko, hainbat zentro publiko eta pribatutako argazki-fondoak kontsultatu ditugu, baita hainbat bilduma partikular ere. Era berean, argazki eta itsas gaiei buruzko bibliografia erabili dugu, eta halaz irudi-aukera hori dokumentatzeko eta aberasteko modua izan dugu.

Irudiek hartzen duten denbora-epeak oso esangura historiko sakoneko prozesu batzuen garapena ikustea ahalbidetzen du, esaterako belaren ordez baporeak agertu zirenekoa. Irudi horiek hainbat argibide eskaintzen digute, arrantzale-komunitateen lan nekezaren eta bizitza-baldintza gogorren lekuko gisa. Eta gauza bera esan dezakegu itsasoko garraio kontuei buruz ere. Ikusizko adierazpenerako beste baliabide batzuen aurrean, argazkiak, bereziki kazetaritzaren parametroen mugetan eginak, ez du ordezkorik onartzen gizarte errealitatea azaltzeko unean.

 


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Dirección General de Cultura - Diputación Foral de Gipuzkoa.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net