gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urtarrilak 20, larunbata

Museoaren argitalpenak

Marina

EUZKADIKO GUDONTZIDIA
LA MARINA DE GUERRA AUXILIAR DE EUZKADI, 1936-39 

1998ko abenduaren 18tik 1999ko martxoaren 7a arte

Euzkadiko Gudontzidia unitate militar berezia izan zen, 1936-39ko Gerra Zibilean parte hartu zuten gudu talde bitxienetakoa baina ez, ordea, ezagunenetakoa. 1936ko urrian sortu zen, Armada Errepublikarrari Euskadiko itsasaldeko trafikoa eta arrantzuntziak babesten laguntzeko sortu ere. Baita euskal portuetarako sarrerak minetatik garbi izateko ere. Ontziotako tripulatzaileak bolondresak ziren, berez merkantzi ontzietan eta arrantzakoetan zebiltzan itsasgizonak ziren, prestakuntza militar gutxikoak edo batere gabekoak baina lanean gogotik, disziplina eta motibazio haundiarekin, aritzeko prest zeudenak.

Abenduaren 18tik martxoaren 7a arte iraun zuen erakusketak. Euzkadiko Gudontzidiaren historia zuen gaia eta olio lan, argazki, hormirudi, maketa, arma eta era askotako agiriek osatzen zuten. Gipuzkoako Erasoaldiarekin hasten zen erakusketa hau; ondoren matxinatutako ejerzitoak euskal kostaldeko herriak hartu zituenekoa kontatzen zen. Gero, Euzkadiko Gudontzidiaren sorrera, ezaugarri eta egintzak azaltzen ziren, Jaurlaritzaren Gudontzidiaren amaiera eta Gerra Zibilarena ekartzen zituen gogora azken atalak.

Ikusentzutekoak ere eskaintzen zituen erakusketak. Museoko lehen solairuko bideo gelan bi laburmetraia ikus zitezkeeen Euzkadiko Gudontzidiari buruz: Ikuska 17 (1983) eta Los bous vascos, 1936-37 (1991), Pedro Sota eta Juan Pardo-k eginak hurrenez hurren.
Juan Pardo San Gil-ek idatzitako Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi. (1936-39) liburua argitaratu zuen Untzi Museoak.

Material lagungarria ere bazekarren aukeran erakusketa honek. Pakerako hezkuntza baten argitan egin zen, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinadoraren laguntzaz.

Bai erakusketa honi eta bai Euzkadiko Gudontzidiari buruz argibide gehiago eskaini asmoz, web orri bat prestatu zen, gaur egun kontsulta daitekena.

Erakusketa

"Euzkadiko Gudontzidia unitate militar berezia izan zen, 1936-39ko Gerra Zibilean parte hartu zuten gudu talde bitxienetakoa baina ez, ordea, ezagunenetakoa"

Juan Pardo, "Hitzaurrea", Euzkadiko Gudontzidia.
La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi, (1936-39), 1998

PARDO SAN GIL, Juan: Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39), Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 1998, 284 orr. [15 €].

Liburua


AURKIBIDEA:

Hitzaurrea

1. Itsasoko egoera 1936an
1.1. Errepublikaren Itsas Armada
1.2. Merkantzi eta Arrantzako Ontziak

2. Gerraren hasiera Bizkaiko Itsasoan (36ko uzt.-urr.)
2.1. 1936ko altxamendua Bizkaiko Itsasoko uretan
2.2. Matxinatuen itsas antolaketa
2.3. Errepublikaren itsas antolaketa
2.4. Gipuzkoako Kanpaina
2.5. Errepublikaren Flotaren Iparraldeko espedizioa

3. Euzkadiko Gudontzidiaren sorrera eta antolaketa (36ko urr.-abe.)
3.1. Bizkaiako Itsasoko egoera Euskal Estatutua onartu zenean
3.2. Euzkadiko Gudontzidiaren sorrera
3.3. Esukal Itsas Polizia
3.4. Euskal itsasontzien estreinako operazioak
3.5. Bouak Euzkadiko Gudontzidian sartzea

4. Neguko kanpaina (36ko abe.- 37ko mar.)
4.1. Alemaniarekiko istiluak
4.2. Bilbo minatzea
4.3. Otsaila, hilabete lasaia
4.4. Matxitxako lurmuturreko borroka

5. Euzkadiko Gudontzidia Bizkaiko Kanpainan zehar (37ko mar.-eka.)
5.1. Euzkadiko Gudontzidiaren berrantolaketa
5.2. Bilboko blokeoa eta Bizkaiko kanpaina
5.3. Herritarren ebakuazioa
5.4. Bilbo erortzea

6. Gerraren amaiera Iparraldean (37ko eka.-urr.)
6.1. Euzkadiko Gudontzidiaren berrantolaketa
6.2. Santanderko Kanpaina
6.3. Santanderko ebakuazioa. Santoña
6.4. Asturiasko Kanpaina eta gerraren amaiera Iparraldean

7. Epilogoa
7.1. Euskal itsasontziak Frantzian
7.2. Euskal marinelak Armada Errepublikarrean
7.3. Itsasoko Karabineroak

Oharrak

Euzkadiko Gudontzidiaren Albuma

Gehigarriak
1. Euzkadiko Gudontzidiko kideen zerrenda (1936-37)
2. Euskal gudontzidietan aritu ziren Itsas Armada Errepublikarreko kideen zerrenda (1936-38)
3. Lezo Urreiztietarekin arma garraioan aritu zirenen zerrenda (1936-37)
4. Euzkadiko Gudontzidian izandako hildakoen zerrenda (1936-37)
5. Euzkadiko Gudontzidiko ontzien ezaugarriak (1936-37)
6. Armada Errepublikarrak Bizkaiko Itsasoan izan zituen ontzien ezaugarriak (1936-38)
7. Armada Nazionalak Bizkaiko Itsasoan izan zituen ontzien ezaugarriak (1936-37)

Laburdura, sigla, kode eta akronimoen zerrenda

Iturriak eta bibliografia


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Dirección General de Cultura - Diputación Foral de Gipuzkoa.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net