
DOKUMENTAZIO ZENTRUA
Bereziki itsas gaiei arreta jartzen dien Dokumentazio Zentrua dauka Untzi Museoak, euskal arlokoa batez ere. Kontsultatu nahi duenak aukera dauka horretarako, aldez aurretik deituta.
3000 liburutik gora dauka gaurko egunean liburutegiak, zenbait sailetan: ontzigintza, komertzioa, arrantza, portuak, nabigazioa, urpeko arkeologia, etab. Liburutegiko katalogoa Internet bidez kontsulta daiteke.
Gai berari buruzko hemeroteka, bideoteka eta agiritegia (eskuizkribu, grabatu, argazki, plano) ere badauzka Museoak.