gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko uztailak 23, astelehena

Erakusketa: Lan Ixila, 1993-1997

Erakusketaren kartela

1997ko ekainaren 27tik irailaren 26a arte

Erositako eta dohaintzan jasotako materialeekin Untzi Museoak egiten duen bigarren erakusketa nagusia da hau (lehenengoa 1993. urtean izan zen "Itsasoaren aztarnak. Un año de adquisiciones y donaciones" izenburuarekin). Ondarearen zaintze-lanetan, ikerketa eta zabalkundean ari den erakunde publikoa da Untzi Museoa. Helburu hauei segiz, euskal ondarea berreskuratzen egiten duen lana zerbait erakutsi nahian antolatu zuen Museoak erakusketa.

Erakusgai zeuden materialen artean, hauexek aipa daitezke: arrantzari lotutako pieza etnografikoak, industri ondareko piezak, urpeko ondareko piezak (erromatar garaiko aztarna ugari, anforotxoak, Lapurdiko pitxarrak, etab.), grabatuak, kartelak, dokumentuak, pinturak, argazkiak, etabar.

Erakusketaren argazkia

Ontzien berreskupenari buruz ere ematen zuen argibiderik erakusketak. Izan ere, hori da Museoak ondare babesten egin duen lanik aipagarriena. Euskal kostaldeko lanetan erabilitako ontzi batzuk galzorian zeudela jakiteak bultzatu du lan arlo hau. Gaur arte 21 itsasontzi berreskuratu ditu Museoak, horietatik 14 arrantzarekin lotutakoak (profesionala edo aisialdikoa). Beste bi portuko lanekin lotutakoak, bi kirolarekin eta hiru ibaiko jarduerekin.

Erakusketarekin batera liburuxka argitaratu zen..

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net