gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urriak 16, asteartea

HEZKUNTZA ESKAINTZA 2009-2010

"KONTXAKO ESTROPADEN HISTORIA" TAILER DIDAKTIKOA

Tailerraren argazkiak

“Donostia, itsas hiria” erakusketaren desmuntaiaGure itsas historiako pazioz betetako estropaden mundura gerturatzeko aukera izango dugu prestatu dugun tailer berri honi esker.

Kontxako estropaden historia modu dibertigarri eta parte hartzaile baten bidez ezagutzeko parada eskaintzen digu espazio honek: zergatik sortu ziren estropadak gure kostaldean, zer nolako eboluzioa izan duen estropada honek hainbeste urtetan, erabiltzen diren ontzien eboluzioa nolakoa izan den, estrobuak egiten ikasteko aukera ere egongo da, gure kostaldeko arraunlarien jantziak probatzeko aukera eta arraunlari batek arrauna nola egiten duen simulatzeko txokotxo bat ere prestatu dugu.

Estropaden inguruko kuriositateak ezagutu nahi badituzu etzazula huts egin!

Zatoz taldean tailerrean parte hartzera!

Tailerra tipologia guztietako publikoari irekia dago, hala nola, eskola taldeak, aisialdi taldeak, euskaltegiak, familiak, behar bereziak dituzten taldeak..

Pertsonako: 1 €.  Talde minimoa: 6 pertsona.
Iraupena: Ordu bete inguru.
Informazio gehiago: 943-430051 edo untzimuseoa3@gipuzkoa.net

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net