gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko uztailak 23, astelehena

Erakusketa: Arrain kontxerbak Euskal Herrian.
Industria eta ondarea

Erakuesketaren irudia

1997ko abenduaren 18tik 1998ko martxoaren 20a arte

Erakusketa honen bitartez Euskal Herrian arrain transformazioaren historia zer-nolakoa izan den erakutsi nahi zion jendeari Untzi Museoak. Tradizio handia baitu bai gaziketak, bai ozpin-oliotan jartzeak, eta abar, Ertaroan hasi eta gaurdaino iraun duten jartze-moduak. Horretarako garai desberdineko hainbat irudi jarri ziren, horrekin batera eskulanerako tresneria ere bai, potoak egiteko industri makinekin batera. Latorrizko ontzi zaharrak izan ziren, ziurrenik, beren litografia koloretsu eta biziekin, erakusgairik erakargarrienetakoak ikuslearentzat.

Erakusketaren argazkia

Halaberean, kontserbagintzaren gaur egungo egoeraren berri ematen zuen erakusketa honek, eta baita etorkizunean izan dezakeen nondik norakoaren berri ere

Erakusketa honekin batera, izenburu bereko liburu bat argitaratu zen.

Erakusketaren liburua

"... esan daiteke asmo nagusia (...) informazio bat eskaintzea izan dela soilik, informazio horrek tradizioa hobeto ulertzen lagunduko duelakoan eta arrain kontserba lata bat irekitzen dugunean, egintza soil eta soil horren atzean, norbanakoaren eta kolektibitate osoaren nekeak gordetzen direla pentsatzen lagunduko duelakoan".

"Sarrera", Arrain kontserbak Euskal Herrian. Industria eta ondarea, 1997.

VV.AA.: Arrain kontserbak Euskal Herrian: industria eta ondarea. Las conservas de pescado en el País Vasco: industria y patrimonio, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 1997, 233 orr. [12 €]

AURKIBIDEA

  • Aurkezpena, Koruko Aizarna
  • Sarrera, José María Unsain 
  • Arraina, denbora eta distantzia. Kontserbategiak Bizkaian (XIV-XVIII m.), Ana Mª Rivera
  • Arrain kontserbak Gipuzkoan: Erdi Arotik XVIII. mendera, José Antonio Azpiazu
  • Eskabetxea, arrain gazitua eta kontserba. Lehen hurbilpen bat Euskal Herriko arrain transformaziora (1795-1975), Ernesto López Losa
  • Lapurdiko sardinaren prentsa eta kontserba lantegien historia, Dominique Robin
  • EAEko kontserbategien oraina eta etorkizuna, Germán Muruamendiaraz
  • Arrain kontserben garrantzia euskal sukaldaritzan, Juan José Lapitz
  • Ondarea eta kontserba industria Gipuzkoan, Beatriz Herreras Moratinos
  • Kontserbagintza ondarea Bizkaian, Maite Ibáñez Mª José Torrecilla, Marta Zabala
  • "Latorri zuria". Kontserba industrian erabilitako diseinu eta ikonografia, Jose Mª Unsain

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net