gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urtarrilak 20, larunbata

Erakusketa: JOAN FONTCUBERTA.
Euskaldunen Uhartea

Cartel exposición

2003ko urriaren 31tik 2004ko otsailaren 29 arte

San Lorentzo ibaiaren estuarioan, Quebeceko probintzia kanadarrean, Trois Pistoles herriko kostaren aurrean, aurkitzen da “Euskaldunen Uhartea” (Île-aux-Basques) izeneko uharte txikia. XVI. mendean, Kanada esploratu baino askoz ere lehenago, euskal arrantzaleak leku ezkutu horietara joaten ziren baleak harrapatzera. Uharteak garrantzia handia hartu zuen balezaleen operazioen euskarri izan zelako, baina baita ere, hura bertako herri amerindioa biltzeko leku zenez, euskaldunek haiekin merkataritzako harremanak izan zituztelako. Horrela europarren eta Iparramerikako biztanleen arteko trukearen ikuspegitik, dokumentatutako lehen lekuetako bat da eta horrek memoria historikoaren leku bihurtzen du, Labrador eta Ternuko euskal asentamenduen adinako garrantzia duen bat.

Argumentuaren hari horri jarraituz, Joan Fontcubertak (http://www.fontcuberta.com) proiektu berri bat aurkeztu du, non sinesgarritasunaren disekzio lanari jarraitzen dion diskurtso dokumentalean. Argazkien erabilera narratiboaren bidez eta kontakizun historikoa dramatizatzeko estrategia ildotzat hartuz, Fontcubertak baleazaleen epopeia eraikitzen du. Gaur egun balearen koipea urtzeko labeen hondakinak eta arkeologoek uhartean berreskuratu dituzten objektuek osatzen dute “Euskaldunen Ameriketako Abenturaren Museoa”. Izan ere, Fontcubertak erakutsi bezala, arrasto horiek guztiak eta egon ziren lekuetako paisajeak sinbolo bihurtu dira, denboraren eta euskaldunen itsas abenturaren egite ausarten gainean amestera eramaten gaituzten sinbolo, hain zuzen. Era berean, irudi batzuen anbiguotasun eta parodiazko tonuak autoreak dituen helburuen inguruko dudak sorrarazten ditu. Zenbait planteamendu museistikoen parodiazko irakurketa eta argazki dokumentuen izaerari buruzko ikerketa maiz agertzen dira autorearen lanean. 

Untzi Museoak aurkezten duen erakusketa Gasteizko Artium Museoan egindakoaren egokitzapena da. Handitutako 32 jatorrizko argazki eta 84 irudiko argazki proiekzioa.

Erakusketaz baliatuz, “Euskaldunen Uhartea / La Isla de los Vascos” liburua aurkeztu da, Joan Fontcubertaren argazkiak eta Laurier Turgeon historiagilearen, Javier González de Durana Artium Museoko zuzendariaren eta Joan Fontcuberta beraren testuak dituena. 

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net