
Erakusketa: Itsas Marruma. Euskal kostaldearen argazki zaharrak (1850-1960)
2002ko abenduaren 11tik 2003ko otsailaren 28 arte
Euskaldunek itsasoarekin izan duten harremana adierazten duten argazkiak biltzen ziren erakusketa honekin. Bildutako 67 argazkien gaia Euskal Herriko itsas ingurua zen. Inguru horretako alderdi asko ageri zitzaizkigun irudietan (kai inguruak, zamatze lanak, arrantza, itsas garraioa, ontzigintza, eguneroko bizimodua, aisia, erlijiotasuna, emakumearen lana etab.) eta hauek XIX. mendearen erdialdetik XX.aren erdialderainoko epea hartzen zuten. Argazki-aukeraketa egiteko unean, oso kontuan hartu genuen irudiak historia, geografia, gizarte edota antropologiaren ikuspegitik zuen interesa, baina balio estetikoa ez zen, inolaz ere, bazterrean geratu. Erakusketarekin batera izen bereko liburua ere argitaratu zen.
Otsailaren 28ra bitartean egon zen ikusgai erakusketa hau.