gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010ko irailak 6, astelehena

Aurkezpena

Azkenengo albisteak

Museo Naval - Untzi Museoa

Untzi Museoa Donostiako portuan dago, Kontsulatuaren dorretxean. Eraikin hau XVIIII. mendekoa da. Museoaren bi solairu nagusietan iraupen luzeko aldi baterako erakusketak egiten dira, gai monografikoak jorratzeko. Hauek aukeratzeko unean, historia eta kultur mailan duten garrantzia hartzen da kontuan. Goiko solairuan neurri txikiagoko erakusketak eta lantegi pedagogikoak egiten dira, eta Museoaren funtsak kontsultatu nahi dituzten pertsonentzako liburutegi espezializatua ere bertan dago.

2011ko urtarrila arte, “Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez" erakusketa ikusi ahal izango da. Erakusketa honen helburua Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia aditzera ematea da ezen, besteak beste, Filipinar uharteetan, Japonen, Amerikako kontinenteko mendebaldeko kostalde inguruan eta Txina hegoaldeko kostaldeko lurretan gauzatu zen.

Erakusketez gain, Museoak eutsi egiten dio bere lehen pausoetan jada finkatuta geratu zen helburuari, honakoa baita: euskal itsas historia eta ondarearen kontserbazio, azterketa eta zabalkundean laguntzea.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara 
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara 
Astelehenetan itxita  

Tarifak

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako):
€1 pertsonako

Bisita ez gidatuak:
-Sarrera orokorra: 1,20€
-Ikasle eta jubilatuak: 0,60€
-10 urtez beherako haurrek doan
-Ostegunetan doan

15 urte - 15 años

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net