gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010ko martxoak 21, igandea
HEZKUNZA ESKAINTZA 2009-2010



Hezkuntza eskaintza deskargatu

JARDUERA IRAUNKORRAK

Arrantza erak

Arrantza erakArrantza egiteko modu desberdinen artean dauden aldeak ezagutuaz, egungo arrantza mota nagusiak ezagutzeko aukera emango digu saio honek. Azalpenen osagarri, bideoa ikusteaz gain, parte hartzaileek eskulana egiten dute, atunetarako "maluta" bat hain zuzen. Arrantza arduratsuaz eta itsas baliabideen zaintzaz ere arituko da saioa. Gainera eskatu ezkero, itsasoan hainbat urteetan lanean ibilitako arrantzale batekin elkarrizketatu ahal izango zarete.

10 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erdi.


Ondarea zer den ikasten

Ondarea zer den ikastenItsasoarekin lotutako ondarea gorde eta zaintzea da Untzi Museoaren zeregina, ikertu eta hedatzearekin batera. Saio honen bidez, museo batera heltzen den ondare-balioko piezak jaso ohi duen trataera azaldu eta aztertuko dugu, bere jatorria, egoera, zainketa eta kokapenaren zer-nolakoak aztertuz eta ariketa partehartzaileen bidez ulertaraziz.

14 urtetik gorakoentzat Iraupena: ordu bete.


Esan Elkano, nora hoa?

Esan Elkano, nora hoa?Jarduera honetan Juan Sebastian Elkano eta bere bidailagun asko ezagutuko ditugu. Historiari egindako ekarpenaren analisia: mundua biribila zela egiatatzearen garrantzia, Atlantikoa eta Itsaso Barea zeharkatzearen abentura, espezien balioa... Guzti hori mahai jolas, lamina eta dokumentu ezberdinekin ezagutzeko aukera izango dugu eta nola ez, espeziak eta produktuak ere eskuartean izango ditugu.

12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete.


Haizearen arrosak

Haizearen arrosakKartografia lantegi honetan, partehartzaileek oinarrizko kontzeptu batzuk jasoko dituzte, bai itsas kartagintza eta mapagintzari buruz eta baita espazioak denboran zehar izan duen adierazpenari buruz ere. Latitudea, longitudea, eskala, errea-litate fisiko eta errepresentazio grafikoaren arteko harremana landuko dira.

12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu bete.


IBILBIDEA

Donostia, itsas hiria: Ibilbide historiko-literarioa

Donostia, itsas hiria: Ibilbide historiko-literarioaItsasoari loturiko historia luzea dauka Donostiak. XIX. mendean turismoari begira jarri bada ere, ordurarte itsas merkataritza, ontzigintza eta arrantza izan ditu ardatz hiriak. Gudaloste ingeles-portugaldarraren erasoak eragindako kaltea handia izan zen 1813an, baina hala ere Donostiak gordetzen ditu, bere itsas hirtoriari lotuta, oraindik ere uki daitezkeen gauzak.

Ibilbide hau Donostiako moilan zehar egin ohi da kuadernotxo pedagogiko baten laguntzaz eta ibilbidea Untzi Museoko erakusketa iraunkorrean bukatuko da. 12 urtetik gorakoentzat. Iraupena: ordu eta erdi.
(Programa hau Lehen Hezkuntzarako egokitu daiteke)


“Santa Klara uhartea, uharte ezezaguna”

Ibilbide historikoa uhartean.

Ekainaren 1etatik-irailaren 9ra*

Santa Klara uharteaGaur egun Santa Klara uhartea Donostiako paisaiaren elementu garrantzitsu bat bada ere gutxik ezagutzen dute sakonki uhartea. Garai batean espazio ezatsegina izan zen uhartea, gaur egun altxor natural, paisajistiko eta historikoa bihurtu zaigu.

Uhartera egingo dugun bisitaldi honek aukera emango digu ondare naturalaz gozatzeko, paisaiaren berezitasunak behatzeko, flora, fauna… Ondare kulturalera ere gerturatuko gara eta historia, kondairak, tradizioak eta mantentzen diren arkeologia aztarnak eta itsasargia ezagutzeko aukera izango dugu.

Proposatzen den ibilbide honek denboran bidaiatzeko aukera ematen du: uhartea desterratu eta koarentenan jartzen zituzten pertsonen bazterra, hiriaren defentsarako kokaleku estrategikoa... Farozain, tabernai eta ontzijabeen istorio interesgarriak ere entzungo ditugu. Flysch-aren jarraipen bezala uhartearen formakuntza geologikoa ere aztertu ahal izango dugu eta zorte piska batekin, podarcis hispanica sebastiani sugandila agurtuko dugu.

*Ibilbide hau baldintzatuta egon daiteke irlara eramango gaituen ontzi-enpresak hartutako erabakien ondorioz(eguraldiaren eta jende kopuruaren araberako erabakiak). Galdetu prezioa.

ZENTZUMEN ANITZETAKO TAILERRA

“Manilako Galeoia”

“Euskaldunak eta Pazifikoa” tailer didaktikoa. 2009ko maiatzaren 19tik uztailaren 31ra.Tailerraren argazkiak

Urtero bezala museoko hirugarren solairua espazio ludiko bat bihurtuko da zeinetan euskaldunon itsas historiako atal txiki bat ikastea esperientzia dibertigarria eta entretenigarria izango den.

Tailer honetan nahi duen talde orok partehar dezake baina eguna eta ordua aurrez erreserbatzea beharrezkoa da.

Publikoa itsas historiako gaietara modu atsegingarri batean gerturatze aldera, taiiler didaktiko bat antolatzen ari gara. Tailerrean aurten landuko dugun gaia, Untzi Museoan datorren urteko otsailak 28ra arte ikusgai egongo den “Euskaldunak eta Pazifikoa” aldi baterako erakusketarekin erlazionatua dago.

“Manilako Galeoia” tailer didaktikoa. osorik irakurtzeko


ALDI BATERAKO ERAKUSKETEN INGURUKO ESKAINTZA

Euskaldunak
    eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez“Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez” erakusketa

2008ko abenduaren 19tik 2010ko otsailaren 28ra arte

Erakusketa honen helburua Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia aditzera ematea da ezen, besteak beste, Filipinar uharteetan, Japonen, Amerikako kontinenteko mendebaldeko kostalde inguruan eta Txina hegoaldeko kostaldeko lurretan gauzatu zen. Erakusketak azaldu egiten du euskaldunek nabigazio eta merkataritzarako ibilbide berriak esploratzen eta deskubritzen betetako eginkizun garrantzitsua, ekonomian, zientzia eta kultur arloan, administrazioan eta erlijio kontuetan izan zuten jarduera biziarekin batera. Garapen kronologikoak XVI. mendetik, hots, deskubrimenduen garaitik (atal batzuk Juan Sebastian Elkano, Andres Urdaneta eta Migel Lopez de Legazpiri daude eskainita) gaur egun arte hartzen du, eta Asiarekiko merkataritzako trukeak, euskal enpresak Txinan finkatzea eta jatorri horretako etorkinak Euskal Herrira iristea aipatzen ditu.

Erakusketaren atalak hauexek izango dira:1) Historiaren eta fabulazioaren artean (Sarrera). 2) Lehen Mundu Bira (Magallaes-Elkano). 3) Filipinen konkista eta itzulerako bidaia (Urdaneta-Lopez de Legazpi). 4) Gurutzea, ezpata eta jakintza.
5) Manilako Galeoia. 6) Filipinetako Errege Konpainia. 7) Bonetxea eta Ilustrazioko beste marinel batzuk. 8) Negozioa, Milizia eta Misioa (XIX. mendea).
9) Enpresariak, gerrillariak eta pilotariak (XX. mendea). 10) Asia Ekialdearekiko harremanak XXI. mendean.

Erakusketara bisita gidatuak egiten dira taldeentzat aldez aurretik erreserba eskatuaz. Ordu beteko iraupena dute eta 1€ balio du pertsonako.
Erakusketaren osagarri bezala “Elkano, nora hoa?” jokua egiten dugu museoan,. Iraupena: ordu eta erdi. Prezioa: 1€.
Txikienentzat erakusketa egokitu egiten da ipuin eta kondaira ezberdinetan oinarrituaz.



ERRESERBAK EGITEKO

marineroMuseoaren jardueretan partehartzko, beharrezkoa da aldez aurretik bisitaren ordua eta eguna zehaztea eta erreserbatzea.

Erreserba telefonoz (943-430051), faxez (943-431115) zein e-mailez (untzimuseoa3@gipuzkoa.net) egin daiteke.

Museo honetan ezin da erre, jan eta edan, ez eta argazkiak egin, dauzkagun piezak kaltetuak suertatu baitaitezke. Erakusketan dauden piezak ukitzea ere ez da komeni. Ideia hau taldeko bisitariei aurrez komunikatzea funtsezkoa da.

Museoko programa ezberdinak, zuek dituzuen beharretara egokitu daitezke. Askotan bisitaz arduratzen den pertsona eta museoko hezitzaileen arteko bilera bat egitea komeni da, edukiak zuen beharretara egokitu eta beharrezkoak diren zehaztasunak egiteko.

Museoak programetan behar bezalako helburuak lor daitezen, 20 pertsonako taldeak baino handiagoak ez ditu gomendatzen.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net