Museoaren argitalpenak
ANTONIO DE GAZTAÑETA, 1656-1728
1992ko ekainaren 16tik uztailaren 31 arte
Erakuskea honetan, Antonio de Gaztañetaren lana eta bizitza erakutsi ziren, bai itsasgizon gisa aztertuz, bai Espainiako untzigintzaren arrazionalizazio ekimenaren aintzindari gisa aztertuz.
Erakusketan pieza ezberdinak zeuden ikusgai: margo lanak, grabatuak, planoak, maketak, itsas nabigaziorako tresnak, garaiko armak, haltzariak, objetu pertsonalak, liburuak, ... Piezarik gehienak Mutrikuko Arrietakua Etxetik eta Madrileko Museo Navaletik etorri ziren.
Erakusketak honako atalak zeuzkan: 1) Itsas tradizioa. 2) Kosmografoa eta nabigatzailea. 3) Ozeano Itsasoko Armada. 4) Untzigilea. 5) Arrietakua Etxea (Mutriku).
Erakusketarekin batera "Antonio de Gaztañeta, 1656-1728" izeneko liburua argitaratu zen.
"... 12 urte nituelarik Ozeanoko Uhinen gainean fortuna bila irten nuen eta hala, golko zabal-zabalak izan dira nire katedrak, eta olatu harroen ahots beldurgarriak nahiz haize zakarren txistuak ene maisu..."
(A. de Gaztañeta, Norte de la Navegación..., 1696)
VV.AA.: Antonio de Gaztañeta, 1656-1728, Untzi Museoa-Museo Naval / Sociedad Estatal Quinto Centenario, Donostia, 1992, 107 orr. (Agortua)
AURKIBIDEA:
Aurkezpena, Eli Galdós, Luis Yáñez
Hitzaurrea, José María de Areilza
Gaztañeta: Jatorria eta lehen garaia, José Antonio Azpiazu, María Dolores Erviti
Gaztañeta, itsasuntzi arkitektoa, Francisco Fernández González
Gaztañetaren bizitza eta lana: Hurbiltze saioa, Cruz Apestegui
Bibliografia
Fitxa teknikoa
Eskertzak