gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2017ko abenduak 16, larunbata

“Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez” erakusketa

Euskaldunak eta Pazifikoa

“EUSKALDUNAK ETA PAZIFIKOA. ANDRES URDANETAREN OMENEZ” erakusketa

2011ko martxoaren 20a arte, “Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez” erakusketa ikusi ahal izango da.

Erakusketa honen helburua Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia aditzera ematea da ezen, besteak beste, Filipinar uharteetan, Japonen, Amerikako kontinenteko mendebaldeko kostalde inguruan eta Txina hegoaldeko kostaldeko lurretan gauzatu zen. Erakusketak azaldu egiten du euskaldunek nabigazio eta merkataritzarako ibilbide berriak esploratzen eta deskubritzen betetako eginkizun garrantzitsua, ekonomian, zientzia eta kultur arloan, administrazioan eta erlijio kontuetan izan zuten jarduera biziarekin batera. Garapen kronologikoak XVI. mendetik, hots, deskubrimenduen garaitik (atal batzuk Juan Sebastian Elkano, Andres Urdaneta eta Migel Lopez de Legazpiri daude eskainita) gaur egun arte hartzen du, eta Asiarekiko merkataritzako trukeak, euskal enpresak Txinan finkatzea eta jatorri horretako etorkinak Euskal Herrira iristea aipatzen ditu.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net