Museoaren argitalpenak
UNSAIN, J.M. (ed.): Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez. Los vascos y el Pacífico. Homenaje a Andrés de Urdaneta, Donostia-San Sebastián, 2009. ISBN 978-84-613-5167-1. 25 €
Liburu honek euskaldunak Pazifikoan eta Ekialde Urrunean XVI. mendetik gaur egun arte egin duen bidea azaltzen digu. Joan Sebastian Elkano (Magallaesekin abiatu zelarik, Lehen Mundu Bira osatu zuen), Andres Urdaneta (Itzulerako Bidaiarakok bidea aurkitu zuen) edo Migel Lopez de Legazpik (Filipinen konkistatzailea) izan zuten protagonismoaz gain, euskaldunek Pazifikoaren arroan izan presentzia ez da egun bateko kontua izan. XVI. mendeaz geroztik, eta era guztietako lanbideetan ari zirela, euskaldun askok eta askok lagundu zuten Filipinen eta Espainiak kolonizatutako beste hainbat uharteren historia egiten, bilbatzen. Pazifikoak bustitako Amerikako kostaldeen edo Polinesiako uharteen gaineko ezaguera geografikoari egin ekarpena ahantzi da dagoeneko, Ekialde Urrunean marinel, misiolari, administratzaile, merkatari edo enpresari ugarik garatu zuten jarduera bezalaxe. Liburuan gaur egungo garaiak ere aipatzen dira, eta baita harreman ekonomikoak, inmigrazioa eta GGKEk XXI. mendearen hasiera honetan betetzen ari diren lana ere.
AURKIBIDEA
Aurkezpena, María Jesús Aranburu Orbegozo
Sarrera, José María Unsain Azpiroz
Euskaldunak eta Pazifikoa, Francisco Mellén Blanco
Andres Urdaneta nabigatzailea: aro modernoko zientzialari polifazetikoa, Susana Truchuelo García
Bizkaiko Golkoko itsasontziak Pazifikoaren konkistan, José Luis Casado Soto
Domingo Salazar: Manilako lehen apezpikua eta Filipinetako austronesiar eta txinatar biztanleen babeslea, Manel Ollé
Argien Mendeko itzalen artean aurkitua. Manuel Agote, Filipinetako Errege Konpainiaren agentea (1779-1797), Carlos Rilova Jericó
Bidaiariak, ekintzaileak eta enpresariak Filipinetan, Carlos Madrid Álvarez-Piñer
Euskaldunak Pazifikoan eta Ekialde Urrunean (kontakizun grafikoa), José María Unsain Azpiroz
Bibliografia
Filipinekin zerikusia duten Untzi Museoko Agiritegiko dokumentuak