gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko apirilak 19, osteguna
Erakusketa Iraunkorra 1991 - ots. 2007

Erakusketa iraunkorrak, euskaldunek mendeetan zehar itsasoarekin izandako harremanaren ikuspegi orokor eta sintetikoa eskeintzen diote ikusleari, itsasuntzigintzari dagozkion gaiak landuz batipat.

Beheko solairuan, labur azaltzen da nolakoa zen itsasuntzigintza tradizionala. Oinarrizko lehengaien manipulazioa, egurra eta burdinarena, untziolek urteak joan ahala izandako bilakaera, erriberako arotzek erabilitako tresnak, industri osagarriek egindako tresnak, hala nola, arraunak, oihalak eta abar. Beheko solairuaren erdi-erdian txipiroitarako batel bat eta balea harrapatzeko txalupa bat ere badaude. Azken hori, berria, XIII. mendeko zaharren antzera egina.

Lehen solairuan, Euskal Herriko itsasuntzien bilakaera erakusten da. Hori lortzeko, maketak, marrazkiak, pinturak eta grabatuak daude erakusgai. Beste gai batzuen artean, Euskal Herriko kostaldeko kaiak eta merkataritzaren historia, Compañía Guipuzcoana de Caracas izenekoa, eta Donostiako Forua eta Kontsulatua aipatzen dira. Gela honetan, nabigaziorako zenbait tresna eta zientzia nautikoan nabarmenduriko bost pertsonaia famatuei buruzko bideoa ikus daiteke.
Bigarren solairuan liburutegia, artxibo eta bideoteka zerbitzuak daude.

BEHEKO SOLAIRUA

beheko solairua Lehengaiak (Zura, Burdina).

Untziolak (Zurezko untzigintzaren historia. Urertzeko zurgindegiko lanabesak).

Industria osagarriak (Arraunak, Sokak, Oihalak).

Estiba.

Aingurak.

 

 

 

LEHEN SOLAIRUA

lehen solairuaUntzien bilakaera tipologikoa

Merkataritza (Balea eta bakailaoa, Caracasko Konpainia, Donostiako Foru eta Kontsulatua).

Nabigaziorako tresnak

Portuak

Bideoa (Elkano, Urdaneta, Gaztañeta, Mazarredo, Txurruka)

 

 

 

BIGARREN SOLAIRUA

bigarren solairuaLiburutegia

Bideoteka

Areto balioaniztuna

Administrazioa


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net