
Denda
Argitalpenak:
Untzi Museoko sarrera nagusian denda txiki bat dago non Museoak berak kaleratu dituen argitalpenak eros daitezken
Diseinu esklusiboa duten zeramikak:
Artisau batzuek Musearentzat eskuz egindako diseinu esklusiboak dira zeramika hauek:
“Txuriko” edo uretako txakurra
Baxurako arrantzontziek uretako txakurra eraman ohi zuten ontzi barruan. Txakur hauek azkarrak eta oso igelari trebeak dira eta arrantzaleari laguntzen zioten uretara jaurtiz, amutik libratzen zen arraina harrapatzeko.
Untzi Museoko dendan salgai jarri dira, txakurrak arraina ahoan duela irudikatzen duten zeramikazko pieza hauek.
Gainera, animalia hauek espreski ikertuko dituen argitalpen bat prestatzen ari gara datorren “Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco” n argitaratzeko. Museoak berak publikatzen duen argitalpena da aldizkari hau.
Prezioa: 7,50 €
Itsasargiak
Prezioa: 12€
Obra grafikoa:
-
Untzi Museoko kartela. Kartelak Lekeitioko “Clotilde” arrantzako
baporearen tripulazioa irudikatzen du, Donostian, 1917an.
Prezioa: 2,40 €
- “Donostia,
itsas hiria” erakusketaren kartelak.
Prezioa: 1 €
Bestelakoak:
Untzi Museoko irudiekin diseinatutako kamisetak, papergintzako produktuak (arkatzak, borragomak, etab.)