
Museoaren argitalpenak

ARRAIN KONTSERBAK EUSKAL HERRIAN. INDUSTRIA ETA ONDAREA
1997ko abenduaren 18tik 1998ko martxoaren 20a arte
Erakusketa honen bitartez Euskal Herrian arrain transformazioaren historia zer-nolakoa izan den erakutsi nahi zion jendeari Untzi Museoak. Tradizio handia baitu bai gaziketak, bai ozpin-oliotan jartzeak, eta abar, Ertaroan hasi eta gaurdaino iraun duten jartze-moduak. Horretarako garai desberdineko hainbat irudi jarri ziren, horrekin batera eskulanerako tresneria ere bai, potoak egiteko industri makinekin batera. Latorrizko ontzi zaharrak izan ziren, ziurrenik, beren litografia koloretsu eta biziekin, erakusgairik erakargarrienetakoak ikuslearentzat.
Halaberean, kontserbagintzaren gaur egungo egoeraren berri ematen zuen erakusketa honek, eta baita etorkizunean izan dezakeen nondik norakoaren berri ere.
Erakusketa honekin batera, izenburu bereko liburu bat argitaratu zen.

"... esan daiteke asmo nagusia (...) informazio bat eskaintzea izan dela soilik, informazio horrek tradizioa hobeto ulertzen lagunduko duelakoan eta arrain kontserba lata bat irekitzen dugunean, egintza soil eta soil horren atzean, norbanakoaren eta kolektibitate osoaren nekeak gordetzen direla pentsatzen lagunduko duelakoan".
"Sarrera", Arrain kontserbak Euskal Herrian.
Industria eta ondarea, 1997.
VV.AA.: Arrain kontserbak Euskal Herrian: industria eta ondarea. Las conservas de pescado en el País Vasco: industria y patrimonio, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia, 1997, 233 orr. [12 €]

AURKIBIDEA:
Aurkezpena, Koruko Aizarna
Sarrera, José María Unsain
Arraina, denbora eta distantzia. Kontserbategiak Bizkaian (XIV-XVIII m.), Ana Mª Rivera
Arrain kontserbak Gipuzkoan: Erdi Arotik XVIII. mendera, José Antonio Azpiazu
Eskabetxea, arrain gazitua eta kontserba. Lehen hurbilpen bat Euskal Herriko arrain transformaziora (1795-1975), Ernesto López Losa
Lapurdiko sardinaren prentsa eta kontserba lantegien historia, Dominique Robin
EAEko kontserbategien oraina eta etorkizuna, Germán Muruamendiaraz
Arrain kontserben garrantzia euskal sukaldaritzan, Juan José Lapitz
Ondarea eta kontserba industria Gipuzkoan, Beatriz Herreras Moratinos
Kontserbagintza ondarea Bizkaian, Maite Ibáñez, Mª José Torrecilla, Marta Zabala
"Latorri zuria". Kontserba industrian erabilitako diseinu eta ikonografia, Jose Mª Unsain