gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko uztailak 23, astelehena

Erakusketa: BOLBORA ETA IZARPEAN. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk.

2000ko abenduaren 28tik 2001eko martxoaren 9a arte

Erakusketaren kartela

Bolbora eta izarpean" erakusketa, XVIIIgarren mendeko espedizio zientifikoetan euskal itsasgizonek izan zuten garrantzia eta euren ekarria zenbaterainokoa izan zen ezagutaraztea helburu zuen mostra zen. Erakusketak Kosme de Txurruka (Mutriku 1761-Trafalgar 1805) zuen oinarri; baina itsasgizon ezagun honekin batera, Ilustrazioko berrikuntza zientifikoan parte hartu zuten eta itsasoarekin zerikusia duten beste hainbat pertsonaia ere jasotzen ziren mostran; hara nola: Jose Iturriaga, Domingo Boenetxea, Jose Mazarredo, Bentura Barkaiztegi, Jose Moraleda, Andres Oiarbide, Bruno Hezeta, Manuel Agote, edota Jose Joakin Ferrer.

XVIII. mendean Espainiako erregetzak antolatutako hidrografia eta aurkikunde bidaldiak, lehen-lehenik, xede geopolitikoek eta merkataritza interesen eraginez antolatuak izan ziren. Baina ezin dugu ukatu aurrerapen handia ekarri zutela Ameriketako eta Filipinetako geografia, etnologia eta natur zientziari buruzko jakintzara. Itsas espedizioen inguruan sortutako gutun, mapa, egunkari eta bidaldi kontakizun ugariek kultur ondare sendoa osatzen dute.

Erakusketak margo, marrazki, liburu, eskuizkribu, arma, material kartografiko eta gailu zientifiko ezberdinak jasotzen zituen. Ikusgai jarritako material guzti honen zati haundi bat Madrilgo Untzi Museotik zetorren; beste hainbat pieza eta objetu: Errege Lorategi Botanikotik, Agiritegi Historiko Nazionaletik eta Mutrikuko Arrietakua etxetik zetozen.

Erakusketarekin batera, eta haren osagarri, “Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk” izeneko liburua atondu eta argitaratu zen. Aipatu liburu honen egilea Mª Dolores Gonzalez-Ripoll da, CSICeko Ikerketa Historikoen Zentruko ikerlaria.


Liburuaren argazkia

GONZALEZ-RIPOLL NAVARRO, Mª Dolores: Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk. Bajo pólvora y estrellas. Churruca y otros marinos vascos de la Ilustración, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 2000, 164 orr. [19,50 €].

AURKIBIDEA

  • Aurkezpena
  • Hitzaurrea
  • Sarrera
  • I. Itsasoaren eta Argi Aroaren semeak
    • - Zientzia eta politika
    • - Aurrerapen astronomikoak eta eskakizun kartografikoak XVIII.mendean
    • - Kartografia eskasa
    • - Itsasgizonen zientzi prestakuntzaren bidean: beste "Jorge Juan" batzuen atzetik
  • II. Kosme Txurruka Elorza, itsasgizona, euskalduna eta ilustratua
    • - Euskaldun itsas guardia Cádiz eta Ferrolen
    • - Zientzi praktika eta kartografia Magallanes itsasartean eta Kariben
    • - Antilletatik Trafalgarrera: Txurruka militarra eta heroia
  • III. Espedizionario eta zientzialari euskaldunak beste zerupe batzuetan
    • - Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, foro ilustratua
    • - Amerika eta Europaren arteko euskal lotuneak: Caracasko Gipuzkoar Konpainia
    • - Espedizionario eta zientzialari euskaldunak beste zerupe batzuetan
    • - Iturriaga eta Inperioko mugak
    • - Oiarbide Rio de la Platan
    • - Hezeta eta azken itsasertz epela
    • - Boenetxea eta Ozeano Bareko uharteak
    • - Agote: itsasoaren idazle
    • - Moraleda, Ozeano Bareko uharteen esploratzailea
    • - Barkaiztegi: Karibe sekretua
    • - Mazarredo, Jorge Juanen ondorengoa
    • - Ferrer Kafranga, astronomilari kosmopolita eta polifazetiko
    • - Espedizioak eta espedizionarioak: abentura pertsonal eta politikoa
  • Oharrak
  • Bibliografia
  • Eranskina. Kosme Txurruka soslaiko itsastarren ikonografia, Mikel Lertxundi

<< Itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net