
Museoaren argitalpenak
BOLBORA ETA IZARPEAN
Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk
BAJO PÓLVORA Y ESTRELLAS
Churruca y otros marinos vascos de la Ilustración
2000ko abenduaren 28tik 2001eko martxoaren 9a arte
"Bolbora eta izarpean" erakusketa, XVIIIgarren mendeko espedizio zientifikoetan euskal itsasgizonek izan zuten garrantzia eta euren ekarria zenbaterainokoa izan zen ezagutaraztea helburu zuen mostra zen. Erakusketak Kosme de Txurruka (Mutriku 1761-Trafalgar 1805) zuen oinarri; baina itsasgizon ezagun honekin batera, Ilustrazioko berrikuntza zientifikoan parte hartu zuten eta itsasoarekin zerikusia duten beste hainbat pertsonaia ere jasotzen ziren mostran; hara nola: Jose Iturriaga, Domingo Boenetxea, Jose Mazarredo, Bentura Barkaiztegi, Jose Moraleda, Andres Oiarbide, Bruno Hezeta, Manuel Agote, edota Jose Joakin Ferrer.
XVIII. mendean Espainiako erregetzak antolatutako hidrografia eta aurkikunde bidaldiak, lehen-lehenik, xede geopolitikoek eta merkataritza interesen eraginez antolatuak izan ziren. Baina ezin dugu ukatu aurrerapen handia ekarri zutela Ameriketako eta Filipinetako geografia, etnologia eta natur zientziari buruzko jakintzara. Itsas espedizioen inguruan sortutako gutun, mapa, egunkari eta bidaldi kontakizun ugariek kultur ondare sendoa osatzen dute.
Erakusketak margo, marrazki, liburu, eskuizkribu, arma, material kartografiko eta gailu zientifiko ezberdinak jasotzen zituen. Ikusgai jarritako material guzti honen zati haundi bat Madrilgo Untzi Museotik zetorren; beste hainbat pieza eta objetu: Errege Lorategi Botanikotik, Agiritegi Historiko Nazionaletik eta Mutrikuko Arrietakua etxetik zetozen.
Erakusketarekin batera, eta haren osagarri, “Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk” izeneko liburua atondu eta argitaratu zen. Aipatu liburu honen egilea Mª Dolores Gonzalez-Ripoll da, CSICeko Ikerketa Historikoen Zentruko ikerlaria.
GONZALEZ-RIPOLL NAVARRO, Mª Dolores: Bolbora eta izarpean. Txurruka eta Ilustrazioko beste itsasgizon euskaldun batzuk. Bajo pólvora y estrellas. Churruca y otros marinos vascos de la Ilustración, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 2000, 164 págs. [19,50 €].
aurkibidea
Aurkezpena
Hitzaurrea
Sarrera
I. Itsasoaren eta Argi Aroaren semeak
Zientzia eta politika
Aurrerapen astronomikoak eta eskakizun kartografikoak XVIII.mendean
Kartografia eskasa
Itsasgizonen zientzi prestakuntzaren bidean: beste "Jorge Juan" batzuen atzetik
II. Kosme Txurruka Elorza, itsasgizona, euskalduna eta ilustratua
Euskaldun itsas guardia Cádiz eta Ferrolen
Zientzi praktika eta kartografia Magallanes itsasartean eta Kariben
Antilletatik Trafalgarrera: Txurruka militarra eta heroia
III. Espedizionario eta zientzialari euskaldunak beste zerupe batzuetan
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, foro ilustratua
Amerika eta Europaren arteko euskal lotuneak: Caracasko Gipuzkoar Konpainia
Espedizionario eta zientzialari euskaldunak beste zerupe batzuetan
Iturriaga eta Inperioko mugak
Oiarbide Rio de la Platan
Hezeta eta azken itsasertz epela
Boenetxea eta Ozeano Bareko uharteak
Agote: itsasoaren idazle
Moraleda, Ozeano Bareko uharteen esploratzailea
Barkaiztegi: Karibe sekretua
Mazarredo, Jorge Juanen ondorengoa
Ferrer Kafranga, astronomilari kosmopolita eta polifazetiko
Espedizioak eta espedizionarioak: abentura pertsonal eta politikoa
Oharrak
Bibliografia
Eranskina. Kosme Txurruka soslaiko itsastarren ikonografia, Mikel Lertxundi