gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2020ko abenduak 4, ostirala

Berriak

Jesús Mª Echeverriaren dohaintza. Donostian kabotaian aritzen ziren itsasontzien marrazkiak, 1952-1961.

Jesús Mª Echeverriaren dohaintza. Donostian kabotaian aritzen ziren itsasontzien marrazkiak, 1952-1961.

Jesús María Echeverria Golinak (Donostia, 1939) zenbait koaderno eman dizkio Museoari dohaintzan. Koaderno hauetan 1952 eta 1961 artean Donostiako portura sartzen ziren kabotai-merkatalontziei buruzko informazioa biltzen da. Honez gain, koaderno hauetan, hamarkada horretan Donostiako portura sartu ziren itsasontzi askoren marrazkiak jasotzen dira.

Itsasoko kontuekin liluratuta, Jesus Mª Echeverriak bere haurtzaroan egin zituen marrazki hauek. Egunero ikastetxetik atera eta portura hurbiltzen zen iritsi ziren itsasontziak ikustera, marinelei ontziaren ezaugarriez galdegiten zien eta ondoren ontziak marrazten zituen, banan-banan, xehetasunez, bere eskolako koadernoak erabiliaz. Marraztutako merkatal-ontzien artean badira belaz soilik nabigatzen zutenak, gehienak, Galizia aldetik etorriak.

Jesús María Echeverriak marinela izatea zuen amets baina familiak administratibo izatera bultzatu zuen.

Echeverriaren koadernoek Donostiako portuko itsas merkataritzaren azken urteetako dokumentu interesgarria osatzen dute.

Etxeberriaren kuadernoko marrazkia Etxeberriaren kuadernoko marrazkia Etxeberriaren kuadernoko marrazkia Etxeberriaren kuadernoko marrazkia Etxeberriaren kuadernoko marrazkia

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net