gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2020ko abenduak 4, ostirala

Berriak

Untzi Museoa Donostiako Museoen Sarearekin Ekimen Ozeanikoetan

Untzi Museoa Donostiako Museoen Sarearekin Ekimen Ozeanikoetan

Dakizuen bezala, Donostiako Museoen Sareak martxoaren 18tik 21era, Ekimen Ozeanikoak zirela eta, Surfrider Fundazioak bultzatutako jardueretan parte hartu du. Museoen Sareak antolatutako ekintzaren helburua hondartzetan jasotako hondakinekin museo-erakusketa bat sortzea izan da. Bi egunetan zehar garatu den prozesu hau, fase desberdinetan landu dute mugaz alde bietako 11 eta 14 urte arteko gazteek eta talde ezberdinetan banatuta erakusketa bat sortzeko eman beharreko pausu guztien sortzaile eta eragile izan dira ikasle hauek. Horrela talde batzuei museoko piezak (kasu honetan hondartzetan jasotako zaborrak) aukeratu, garbitu eta zaharberritzea egokitu zitzaien; beste batzuek piezen katalogazioa egin zuten; beste batzuek erakusketa espazioaren diseinua; beste batzuek eskuorriak eta difusioa egitea...

Antxonekin bisita gidatua

Denen artean landutako museoa, igande eguerdian inauguratu zen. Antxon Sebastopoleko Titiriteroaren humoreari esker, makro-hondakinek gure itsasoetan eragiten dituzten kalteak ezagutu genituen gertutik.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net