gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2020ko abenduak 4, ostirala

Berriak

UNTZI MUSEOAK 2010EKO EKIMEN OZEANIKOETAN PARTE HARTUKO DU (DONOSTIA, MARTXOAK 18-21)

UNTZI MUSEOAK 2010EKO EKIMEN OZEANIKOETAN PARTE HARTUKO DU (DONOSTIA, MARTXOAK 18-21)

Surfrider Foundation Europe erakundeak 2010. urteko Ekimen Ozeanikoen europar hiriburu Donostia izendatu du. Herritarren mobilizazioaren arloko ekitaldi handi honi esker mugaren bi aldeetan, hainbat ekintza garatuko dira eta ozeanoen iraunkortasunarekin lotutako mezuak helaraziko dira.

Untzi Museoak ekimen honetan bi proiektu hauekin parte hartuko du:

Space Junk-en "Ecology" erakusketa Untzi Museoan

Untzi Museoko goi solairuan martxoaren 20an eta 21ean "Ecology" erakusketa ikusgai izango da. Bere artelanen bidez, Caia Koopmanek ingurumenaren babesa eta ekologiari hurbilpena proposatzen digu, honen garrantziaz sentsibilizatu eta ohar gaitezen.


Hondakinaren Museoa

Donostiako Museoen Sareak (Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Aquariuma, Untzi Museoa, San Telmo Museoa, Chillida Leku Museoa, Zientziaren KutxaGunea eta Errealaren Museoa) tailer pedagogiko bat antolatuko du 11-14 urte arteko ikasleentzat. Bi egunetan zehar Hondakinaren Museoa talde desberdinen aportazioei esker prozesuan nola eratzen den ezagutzea izango da tailer horren helburuetako bat. Piezak hautatzen diren momentutik museoa inauguratzen den arte, museoek egiten duten lana ezagutzea izango da tailer honen beste helburuetako bat, kasu honetan hondartzetara iristen diren zaborrak izango dira piezak eta hauen irakurketa kritiko bat eginaz landuko da erakusketa berezi hau. Inaugurazioa martxoaren 21ean egingo da eguerdiko 12etan, Haizearen Orrazian eta Sebastopoleko Titiriteroek girotuko dute.


Exposición Exposición

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net