gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2020ko abenduak 4, ostirala

Berriak

“Euskaldunak eta Pazifikoa” erakusketara bisita

“Euskaldunak eta Pazifikoa” erakusketara bisita

"Euskaldunak eta Pazifikoa" erakusketan interesatuta, El Callaoko apezpikua eta Peruko Caritasen Presidentea den Miguel Irizar izan dugu Untzi Museoan bisitan. Berarekin batera Martin Perez Albeniz etorri zen, Ormaiztegiko Irizar enpresako kide fundatzailea.

Miguel Irizar (Ormaiztegi, 1934) 1960an iritsi zen Perura. Beste zereginen artean, Peruko Unibertsitate Katolikoan Gizarte Zientzietako irakaslea izan zen. 1972an Yurimaguaseko Bikaritzan (Goi Amazonaseko herrialdean) Apezpiku Misiolaria izendatu zuten; kargu hau 17 urtez bete zuen eta 1989an Callaoko apezpiku izendatu zuten.

Miguel Irizarrek gainera famili lotura zuzena du Irizar enpresarekin. Autobusen fabrikazioan diharduen enpresa honek nazioarteko finkapena du, besteak beste, Asia ekialdean.

"Euskaldunak eta Pazifikoa" erakusketak Ozeano Barean izandako euskal presentziaren historia jasotzen du eta lurralde haietan euskal misiolariek eta enpresariek egindako lana aipatzen da.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net