gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2020ko abenduak 4, ostirala

Berriak

Azkeneko egunak “Simon Anda arabarra Filipinar uharteen defentsan” artelana Untzi Museoan ikusteko

Azkeneko egunak “Simon Anda arabarra Filipinar uharteen defentsan” artelana Untzi Museoan ikusteko

Datorren martxoaren 3an "Simon Anda arabarra Filipinar uharteen defentsan" artelana, XVIII. mendeko olio-pintura anonimoa, Arabako Arte Ederren Museoari bueltatuko zaio. Obra hau "Euskaldunak eta Pazifikoa" erakusketaren parte izan da erakusketa 2008an inauguratu zenetik. Mihisea oso ikusgarria da, bai tamaina aldetik (236 x 335 cm) bai erakusten dituen eszenengatik: 1762an Simon Anda arabatarrak britainiarren eraso baten aurrean filipinar uhartediaren defentsa nola antolatu zuen agertzen da.

"Euskaldunak eta Pazifikoa. Andres Urdanetaren omenez" erakusketa 2011ko urtarrilaren 9ra arte luzatuko da. Goian aipatutako margolanaren ordez, orainarte ikusgai egon ez diren beste pieza batzuk jarriko dira.

Irudia: "Euskaldunak eta Pazifikoa" erakusketa. Eskuinaldean, martxoaren 2a arte erakusketan ikusi ahal izango den "Simon Anda arabarra Filipinar uharteen defentsan" margolana.


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net