gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2020ko abenduak 4, ostirala

Berriak

Albiste pozgarria: Jaizkibel draga-ontzia zaharberrituko da

Albiste pozgarria: Jaizkibel draga-ontzia zaharberrituko da

Pasaiako Portu Agintzaritzaren egoitzan otsailaren 16an egindako prentsaurrekoan eman zen jakitera publikoki berria: Jaizkibel draga-ontzia eraberritu egingo da aurten, Pasaiako Portu Agintzaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren artean lorturiko akordioari esker.

Untzi Museoak bultzatutako ekimena izan zen Jaizkibel draga-ontzia Kultur Intereseko Ondasun izendatzea eta hala lortu zen 1992an eta Monumentu kategoria eman zitzaion gainera. Museoak, Industri Ondarearen Euskal Elkartearen laguntzaz, ontziaren txikizioa geldiaraztea lortu zuen.

Bilboko Euskalduna ontzioletan ekidatu zen Jaizkibel draga-ontzia 1933-34an Pasaiako Portu Agintaritzaren enkarguz. Interes handikoa da bere ezaugarri tekniko zein tipologiarengatik. Zalantzarik gabe, euskal itsas ondarearen osagai garrantsitsuenetako bat da Jaizkibel.

 

Prentsaurrekoa Jaizkibel draga-ontzia eraberrituko dela iragartzen. Ezkerretik eskubira: Mª Jesus Aranburu, Kultura eta Euskara Foru Diputatua, Miguel Buen, Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaria, eta Antonio Rivera, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea.   Soco Romano eta Jose Mari Unsain, Untzi Museoko arduradunak. Beraien ekimenari esker Jaizkibel draga-ontziaren txikizia saihestu zen eta Monumentu kategoriaz KIO izendatzeko tramiteak jarri ziren martxan.

Prentsaurrekoa Jaizkibel draga-ontzia eraberrituko dela iragartzen. Ezkerretik eskubira: Mª Jesus Aranburu, Kultura eta Euskara Foru Diputatua, Miguel Buen, Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaria, eta Antonio Rivera, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea.

Soco Romano eta Jose Mari Unsain, Untzi Museoko arduradunak. Beraien ekimenari esker Jaizkibel draga-ontziaren txikizia saihestu zen eta Monumentu kategoriaz KIO izendatzeko tramiteak jarri ziren martxan.

Hedabideek ere albistearen berri eman dute. Besteak beste, ondoko hedabideek jaso dute berria:

Eta gipuzkoa.tv webguneak ondoko bideoa publikatu du:

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net