Berriak
Untzi Museoaren bildumako itsasontzien berriztatze lanak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak, lehiaketa publikoaren bidez, Lasarteko Olabe Ontziola (www.olabe.net) esleitu zuen museoak errekuperatu dituen itsasontzietako lau berriztatzeko.
Olabe Ontziolako teknikoak Germancho kostaldeko arrantzaontziaren berriztapena bukatu dute. Germancho J. Garinek eraiki zuen 1950. urtean eta museoak 1996an errekuperatu zuen. Halaber, Urumea ibaian ibilitako ala baten berriztatze lana amaitu da. 1940. urtekoa da ala hau eta Martutenen dagoen Goikoene Baserriko Bernardo Echarri hareatzailearena izan zen 1989. urtean museoak errekuperatu zuen arte.
Egun hauetan Juan María legatzontzia (Hondarribian 1965. urtean eraikia eta 1994an errekuperatua) eta Bidasoako gabarra. Gabarra, 1900. urtean eraiki zen eta Hondarribiako Jose Aguirrerena izan zen museoak 1993an errekuperatu zuen arte.
Untzi Museoa, bere sorreraz geroztik, euskal kostaldeko itsasontzi-ondarearen berreskurapena eta kontserbazioaren alde lan egiten ari da. Museoak ,gaur egun, 35 itsasontzi ditu, gehienak txikiak eta ertainak dira tamainaz. Gehienak arrantzarekin zerikusia duten ontziak dira nahiz eta portuko eta aisialdiko ontziak ere badauden tartean.
Gehiago jakiteko:
http://um.gipuzkoakultura.net/pdf/unsain.pdf
http://um.gipuzkoakultura.net/pdf/apraiz2.pdf
Germancho ontzia Museoak errekuperatu zuen egunean. Getaria, 1996
Germancho ontzia zaharberrituta eta lanean aritu den taldea. 2009
Juan Maria ontzia Museoak jaso aurretik. Hondarribia, 1994
Juan María ontziaren zaharberritzea, Pedro Iridoyren, lehengo jabearen argibideak jarraituz. 2009
Gabarra Museoak jaso zuen egunean. Hondarribia, 1992
Gabarraren berritze lanak