gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

“DONOSTIA, ITSAS HIRIA” LIBURUAREN AURKEZPENA UNTZI MUSEOAN, URRIAREN 29an 12,00etan

“DONOSTIA, ITSAS HIRIA” LIBURUAREN AURKEZPENA UNTZI MUSEOAN, 	    URRIAREN 29an 12,00etan

Urriaren 29an, eguerdiko 12etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoan “Donostia, itsas hiria” liburua aurkeztuko da. Prentsaurrekoan Foru Aldundiko Kultura Saileko eta Untzi Museoko arduradunak izango dira, Ramon Aizpurua, Michael Barkham eta Jose Antonio Azpiazu historialariekin batera.

Aurkeztuko den liburuak dituen ezaugarriak direla eta, iruditzen zaigu, Donostia eremuan esanguratsua izan daitekeen gertakari editorial berezia izan daitekeela. Liburu honetan parte hartu duten 25 ikerlariek, argitaratu gabeko iturriak landuz, hiriko historiaren ezagutzari ekarpen garrantsitzua egin diote.

Formatu handiko liburu honek 507 orrialde ditu eta bilduma grafiko paregabea eskaintzen du: 633 irudi, horietatik asko argitaratu gabeak, artxibo, museo eta bilduma partikularretan aurkituak. Orain arte ez zen egindako liburua bezain osoa eta dokumentatua den Donostiari buruzko bilduma grafikorik.

Azpimarratzekoa da bestalde liburuaren zabalkunde asmoa. Liburuak historia grafiko gisa ere funtziona dezan saiatu gara. Irudien eta argazi oinen segidako irakurketa hutsetik abiatuta irakurleak aukera izango du proposatzen den kontakizun historikoaren sintesi batez jabetzeko.

Liburua bi bertsio desberdinetan argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz, eta honek azken finean Donostiako historiaren ezagutza eta zabalkundean ekarpen sendoa suposatu du.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net