gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Donostia, itsas hiria eta Itsasoaren indarra. La fuerza del mar erakusketak azaroaren 9ra arte luzatu ditu Untzi Museoak.

<strong><em>Donostia, itsas hiria</em> eta <em>Itsasoaren indarra. La fuerza del mar</em> erakusketak azaroaren 9ra arte luzatu ditu Untzi Museoak.</strong>

Donostia, itsas hiria eta Itsasoaren indarra. La fuerza del mar erakusketak azaroaren 9ra arte luzatzea erabaki du Untzi Museoak. EIGE Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak eta Untzi Museoak antolatutako Itsasoaren indarra. La fuerza del mar erakusketa irailaren 9an inauguratu zen, eta euskal kostaldeko olatu, ekaitz eta denborale izugarrien 50 argazki ditu ikusgai.

Hainbat komunikabidetako 20 argazkilarik parte hartu dute erakusketa honetan; besteak beste, France Press agentzia, Soud Ouest, El Diario Vasco, Efe, Argazki Press, As, Noticias de Gipuzkoa, Reuters agentzia, Nabarra eta El Correokoak. Egungo argazkiez gain, zenbait argazkilariren irudi historikoak ere daude ikusgai: Galarza, Koch, Marín eta Manipel-enak, esaterako.

Erakusketa urriaren 19an bukatzekoa zen arren, epea azaroaren 9ra arte luzatu du Untzi Museoak, oraindik ikusi ez dutenek argazki izugarri hauek ikusteko denbora gehiago izan dezaten.

Donostia, itsas hiria, erromatarren garaitik hasi eta gaur arte, hiriaren itsas historiaren berri ematen digun erakusketa ere egun horretan bukatuko da. 2007ko ekainean irekitako erakusketa hau maiatzaren 28an bukatzea zegoen iragarrita, baina, publikoak eta kritikak egindako balorazio positiboak ikusita, azaroaren 2a arte mantentzea erabaki zuten Untzi Museoko arduradunek. Azkenean, aste bete gehiago iraungo du, azaroaren 9ra arte.

Beraz, azaroaren 9a da bi erakusketa hauek bisitatzeko azken eguna. Hurrengo egunean, museoa itxiko dute, iraupen luzeko hurrengo erakusketa prestatzeko: Euskaldunak eta Ozeano Pazifikoa. XVI. mendetik gaur arte, euskaldunek zonalde honetan, Filipinak eta Txina eta Japongo kostaldeak barne, izandako presentzia garrantzitsua aztertuko du erakusketa honek.

Donostia, itsas hiria eta Itsasoaren indarra. La fuerza del mar erakusketak azaroaren 9ra arte luzatu ditu Untzi Museoak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net