gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

“Itsasoaren indarra. La fuerza del mar.” Erakusketa Untzi Museoan 2008ko irailaren 9tik urriaren 19ra

“Itsasoaren indarra. La fuerza del mar.” Erakusketa Untzi Museoan 2008ko irailaren 9tik urriaren 19ra

Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak (EIGE) eta Untzi Museoak antolatuta datorren irailaren 9an “Itsasoaren indarra. La fuerza del mar” erakusketa inauguratuko da.

Erakusketaren aurkezpena Untzi Museoko liburutegian egingo da eguerdiko 12,00etan eta bertan Juantxo Egaña eta Ander Gillenea, EIGEko ordezkariak, eta José María Unsain, Untzi Museoko zuzendarikidea egongo dira.

Erakusketa honetan Euskal kostaldeko olatu, ekaitz eta denborale izugarrien 50 argazki ikus ahal izango dira. Komunikabide ezberdinetako 20 argazkilari ezberdinek partehartuko dute bertan  (besteak beste, France Press agentzia, Soud Ouest, El Diario Vasco, Efe, Argazki Press, As, Noticias de Gipuzkoa, Reuters agentzia, Nabarra eta El Correo). Erakusketan bestalde, Galarza, Koch, Marín eta Manipel bezalako argazkilarien irudi historiko eta obrak ere erakutsiko dira.

Erakusketa urriaren 19ra arte egongo da publikoarentzat zabalik eta erakusketarekin batera EIGEk VI. Argazki-Kazetaritza Jardunaldiak antolatu ditu, irailak 10,11 eta 12rako. Jardunaldi hauetako programazioa hauxe da:

Irailak 10: Koldo Badillo, Asier Castro, Raúl Esteban eta Isabel Díezez ikusentzunezko baten bidez aurkeztuko dute haien lana.

Irailak 11: “Euskal Herria” aldizkariaren argazki edizioa. Irudiak aukeratzeko irizpideak.
 
Irailak 12: I. Relanzón argazkilari katalandarrak Madagascarren egindako azken proiektuaren berri emango digu aurkeztuko duen ikusentzutekoan. Helburua bi libururen publikazioa da. TVEak errealizatutako “El escarabajo verde” programaren proiekzio komentatua izango da ondoren. Iraupena: 30 minutu.

Konferentzia guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, Donostiako Untzi Museoan.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net