gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

UNTZI MUSEOAK ANTONIO BRUGADAREN DONOSTIARI BURUZKO IKUSPEGI BAT EROSI DU

UNTZI MUSEOAK ANTONIO BRUGADAREN DONOSTIARI BURUZKO IKUSPEGI BAT EROSI DU

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak bere funtsak aberastu ditu 1858an datatutako Antonio Brugadaren olio-lana erosi baitu. Margolanean Zurriola hondartzatik ikusten den ilunabarra agertzen da eta bertan harresiak bota aurreko Donostiaren itxura nolakoa zen ikus daiteke. XIX. mende erdialdeko Donostiako paisaiak urriak dira olio-lanetan eta bakan horietariko bat da erositako margolan hau. Gran Vía de Bilbao etxean ospatutako enkantean erosi zen 20.000 € tan. Neurriak: 50x80 cm.

Autorea Antonio Brugada da, (Madril, 1804-Donostia, 1863) espainiar garai erromantikoko lehenetariko itsas-margolaririk garrantzitsuena. Bere ekintza politikoa liberala zela eta, Frantziara joan beharra izan zuen eta 12 urtez erbestea bizitu izan zuen. Han Goya ezagutuko zuen. Brugada aintzindaria bihurtu zen Espainiako itsas paisaia erromantikoak laudatzen. Donostiako Udaletxerako (Kostituzio plazan) 1884-1885. urteetan bi mihise handi margotu zituen Antonio Okendoren omenez. Bertan Pernambucon eta Dunetan izandako itsas borrokak idurikatzen dira eta mihiseak zati batean harpidetza publikoz ordainduak izan ziren.

Duela gutxi eskuratu den margo hau, Untzi Museoan ikus daitekeen “Donostia, itsas hiria” erakusketan txertatu da. Erakusketak ibilbide bat egiten du hiriaren itsas historian barrena, erromatarren garaitik gaur egunera. Balio historiko eta artistiko handiko materialek bermatzen dute erakusketa eta gainera, hauetariko asko jendaurrean erakusten diren lehen aldia da. Erakusketa azaroaren 2ra arte egongo da irekia publikoarentzat.

Argazki oina: Zurriola hondartzatik ikuspegia. Antonio Brugadaren olio-lana, 1858. Untzi Museoaren bilduma.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net