gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko uztailak 23, astelehena

Berriak

Euzkadiko Gudontzidiaren 75. Urteurrena (1936-1937)

Euzkadiko Gudontzidiaren 75. Urteurrena (1936-1937)

Ostegunean, azaroaren 10ean, Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailearen 75. Urteurrena dela eta, Untzi Museoan prentsaurrekoa izan zen. Bertan izan ziren Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia, Juan Pardo San Gil, Matxitxako Elkarteko kidea eta "Euzkadiko Gudontzidia. La Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi" liburuaren egilea, eta Soco Romano Aguirre, Untzi Museoko zuzendarikidea.

Euzkadiko Gudontzidiaren 75. urteurrena gogoratzeko eta itsas armada honetan parte hartu zutenak omentzeko asmoz, Matxitxako eta Bidasoa Elkarteek, Untzi Museoaren laguntzaz eta itsasoarekin zerikusia duten beste hainbat instituzioekin batera, oroitzapenezko ekitaldiak garatuko dituzte 2011-2012 urteetan zehar:

1. Euzkadiko Gudontzidian parte hartu zutenen dokumentazioa bidali da beraien jaiotzetako udaletxeetara. G

2.- Aldi baterako erakusketak: Donostiako Untzi Museoan Euzkadiko Gudontzidiaren ingurukoa eta Bermeoko Arrantzaleen Museoan Bizkaia bouari buruzkoa (2012ko martxoan).

3.- "Euzkadiko Gudontzidia iruditan. Album de la Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (1936-39)" liburuaren argitalpena.

4.- Posta zigiluak egin dira bouen irudiekin eta 2012ko martxoaren 5ean zigilu-markatzeko berezia erabiliko da.

5.- Euzkadiko Gudontzidiari buruzko Gipuzkoako Foru Aldundiaren web gunea osatuko dugu.

6.- Matxitxakoko Borrokaren 75. Urteurrenaren oroitzapen-ekitaldia Bermeon (2012-3-4), eta euskal kostaldean zehar (2012-3-5) itsasoarekin lotura duten beste museoen eta erakundeen partaidetzarekin. 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net