gipuzkoakultura.net

2019ko abenduak 12, osteguna
Berriak
Itsas turismoari buruzko lan saio bat ospatu da Untzi Museoan
Debegesak-Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak deituta, Mutrikun itsas turismoa bultzatzeko garatzen ari den Balea proiektuaren inguruan lanean diharduten hainbat lagun elkartu ziren Untzi Museoan lan-saio bat ospatzeko. Harrera egin ostean, Museoko zuzendarikidea den Soco Romanok itsas ondare kulturalaren balorizazioaz hitzegin zien. Bilera bukatutakoan, “Balezaleak” erakusketa ikusteko aukera izan zuten.
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.