gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urtarrilak 20, larunbata

Berriak

Ikertzailea Untzi Museoan Agoteren Egunkariak kontsultatzeko

Ikertzailea Untzi Museoan Agoteren Egunkariak kontsultatzeko

Ander Permanyer Ugartemendia, Bartzelonako Pompeu Fabra Universitateko –Institut Universitari d’Història Jaume Vicens i Vives (IUHJVV)– ikerlariaren bisita jaso du Donostiako Untzi Museak.

Ikerlari honek XIX. mendean Asiako opioaren ekonomian espainarrek izan zuten partehartzeari buruzko ikerketa ari da garatzen, eta informazioa biltzeko Museora hurbildu zaigu bertan gordeta dauden Manuel Agoteren Egunkariak kontsultatzeko.

Manuel Agote, Getarian jaiotakoa, Filipinetako Errege Konpainiaren ordezkaria izan zen Txinan (Kanton eta Macaon), eta 1779 eta 1797 bitartean egonaldi eta nabigazio Egunkariak idatzi zituen. Utzi zizkigun testuak oso interesgarriak dira Asiaren hego-ekialdean garatutako europar kolonialismoaren eta XVIII. mende bukaerako Txina, Filipiak eta Japoneko jarduera komertzialen ikerlarientzat. 

Ander Permanyeren esanetan, Egunkari hauen kontsulta funtsezkoa izan da Filipinetako Errege Konpainak Kantongo portuan garatutako jarduerak ulertzeko, Agoteren Egunkari hauek gaur arte ezagutzen den Konpainiaren ordezkari baten zuzeneko testigantza bakarra osatzen baitute. Filipinetako Konpainia XVIII. mende bukaeratik Kantongo merkataritzan aritu zen, eta getariarrak India eta Txinaren arteko opioaren komertzioaren berri ematen du. Oso informazio garrantsitzua da, 1810eko hamarkadaren bukaeratik 1839ra (opioaren 1.go gerraren hasiera) espainiar etxe batzuk negozio horretan izan zuten implikazio ulertu ahal izateko.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net