gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko urriak 20, larunbata

Berriak

Untzi Museoak portuko bizilagunekin ospatu nahi izan du bere 20. urteurrena

Untzi Museoak portuko bizilagunekin ospatu nahi izan du bere 20. urteurrena

Untzi Museoa inauguratu zenetik hogei urte pasa dira iada eta 20 urtetan Donostiako Itsas Kontsulatuko Dorretxean egon da kokatua, portuko eraikin berezian. Urteurren berezi hau portuko bizilagunekin ospatu nahi izan dugu, urte hauetan zehar izandako laguntza haiei eskertzeko. Hau dela eta “Baleazaleak” erakusketara bisita gidatua doan egiteko gonbita luzatu zitzaien eta ekainaren 29an, asteazkena, izan zen bisita. Bizilagun ugari hurbildu ziren bisitaldira eta “Itsas zabalean” bideo-instalazio berria ezagutzera. Duela 20 urtetik errotuta dauden komunikazio eta adiskidetasun loturak finkatzeko aukera hau atsegina suertatu zen.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net