gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko uztailak 23, astelehena

Berriak

Selma Huxley-k “Baleazaleak” erakusketa bisitatu du

Selma Huxley-k “Baleazaleak” erakusketa bisitatu du

Ekainaren 28an, asteartez, Selma Huxley historialariak Untzi Museoko “Baleazaleak” erakusketa bisitatu zuen. Berarekin batera Museoko ohiko kolaboratzailea den bere semea ere etorri zen, Michael Barkham.Selma Huxley-k 70. hamarkadan hasitako Ozeano Atlantikoaz bestaldeko ikerketa lanei esker, ordura arte erabat ezezagunak ziren Euskal Herriko eta Castillako artxibategietako hainbat dokumentu argitara eman ziren. Bere ikerketek jauzi kualitatibo bat suposatu zuten Euskal Herriko historian garrantzitsuak diren baleazaleen jarduerari eta bakailauaren arrantzari buruzko ezagutzan. Berak egindako lanak gainera Labradorren eta Ternuan euskaldunek erabiltzen zituzten portuak lokalizatzeko bidea ere eman zuen eta horrekin batera euskal ontzien hainbat aztarna ere topatu ziren (http://um.gipuzkoakultura.net/itsasmemoria5/huxley.pdf). Red Bay-ko (Labrador) badian egin ziren arkeologia indusketek Selma Huxley-k egindako lana izan zuten abiapuntu. Selma Huxley Museoa kudeatzen duen ekipoaren lagun zaharra da eta urtetan elkarlanean arituak gara. Zentru honen hainbat argitalpenetan bere sinadura daramaten testu originalak publikatu izan dira. Bere aholkularitza eta babesa beti izan dira museoarentzat aurrera jarraitzeko estimulu garrantzitsuak. Gure eskertza adierazteaz gain, lerro xume hauetatik gure errespetu osoa eta begirunea adierazi nahi dizkiogu Selmari Euskal Herriko historiaren ezagutzan egin duen aportazio apartagatik.“Baleazaleak” erakusketa bisitatu zuenean pozik agertu zen gaiari buruz modu monografikoan eskaintzen den lehen erakusketa baita.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net