gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak ICOMek proposatutako “Museoak eta Memoria: objektuek zure historia kontatzen dute” lemarekin bat egin eta Museoen Nazioarteko Eguna ospatu nahi du maiatzaren 18an.  Babesten dituzten objektuei esker museoek bizi garen komunitateen memoria kontatzen dute. Objektu hauek gure ondare natural eta kulturalaren espresioak isladatzen dituzte. Hauetako asko oso hauskorrak dira, zenbaitetan galzorian eta mimo handiz kontserbatuak izateko beharra izaten dute. Museoen Nazioarteko Egunak aukera emango dio bisitariari norberaren memoria eta memoria kolektiboa behin eta berriz deskubritzeko. 

Untzi Museoak maiatzaren 18a ospatzeko prestatu dituen jarduerak hauek dira:  

- Ate Irekien eguna. Museora sartzea dohainik izango dira egun osoan zehar.

-  Bisita gidatuak dohainik “Balezaleak” erakusketara bisitaldi gidatuak egongo dira dohainik: euskaraz (11:00tan eta 17:00tan) eta gazteleraz (12:00tan eta 18:00tan). Euskal Herrian gaiari buruz egiten den lehen erakusketa da “Baleazaleak”.  

- “Red Bay-ko oroimenak” Tailer didaktikoaren inaugurazioa  Museoen Naziarteko egunean tailer hau inauguratuko dugu. Partehartaileek baleazale euskaldunen historiaren parte bat ezagutzeko aukera izango dute. Batez ere XVI. mendeko garai oparoenetan zentratu gara, Ternuara egiten ziren arrantzaldien garaietan eta haria jarraitzeko Red Bay-ko portuan (Labrador, Canada) aurkitutako aztarnetan oinarritu gara.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net