gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Red Bay-tik etorritako (Labrador, Kanada) lagunen bisita

Red Bay-tik etorritako (Labrador, Kanada) lagunen bisita

Pasa den asteazkenean, maiatzaren 11an, Cindy Gibbons izan genuen Untzi Museoa bisitatzen. Emakume hau Red Bay-ko (Labrador, Kanada) Museoko zuzendaria da. Red Bay, XVI. mendean euskal baleazaleen porturik nagusiena izan zena, gaur egun Leku Historiko Nazionala izendatu dute. Bertan dagoen aztarnategi arkeologikoa oinarri-oinarrizkoa da euskaldunen bale arrantzaren historia ezagutzeko. Emandako laguntza eskertu nahi diogu Cindyri, Untzi Museoan momentu honetan ikusgai dagoen “Baleazaleak” erakusketarako hainbat pieza Parks Canada erakundeak Untzi Museoari uztea ahalbidetu duelako.   

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net