gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Itsas ondarearen inguruan lan egiten dugun Bizkaiko Golkoko museo eta erakundeen arteko bilera egin da Untzi Museoan

Itsas ondarearen inguruan lan egiten dugun Bizkaiko Golkoko museo eta erakundeen arteko bilera egin da Untzi Museoan

Maiatzaren 10ean, asteartean, Untzi Museoko liburutegian hainbat itsas museo zein erakundeen arteko lan bilera bat egin zen. Besteak beste, Bilboko Itsasadarretako Itsas Museoa, Aquariuma, Untzi Museoa, Itsas Begia eta Albaolako ordezkariak elkartu ziren, eta baita Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako modelogileen elkartekoak ere. Itsas ondarea babestu eta zabaltzeko elkarlana bultzatzea izan da bilera honen helburu nagusia. Zehazki, Bizkaiko Golkoko kabotai-nabigazioaren historiari buruzko proiektu bat aurrera eramaten saiatuko gara. Bilera bukatutakoan, partehartzaileek “Baleazaleak” erakusketan bisita gidatua egin zuten Untzi Museoko zuzendarikidea eta erakusketaren komisarioa den Jose Maria Unsainekin.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net