gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Prentsa deialdia. "Baleazaleak" erakusketa berriaren inaugurazioa

Prentsa deialdia.

“Baleazaleak” erakusketa berria asteazkenean, apirilaren 20an goizeko 11etan aurkeztuko da prentsaurrekoan. Bertan izango dira Maria Jesus Aranburu, Foru Aldundiko Kultura eta euskara diputatua, Jose Maria Unsain, Untzi Museoko zuzendarikidea eta erakusketaren komisarioa eta Soco Romano, Untzi Museoko zuzendarikidea.  Erakusketa honetan aintzinako eta gaur egungo balearen arrantza ematen da ezagutzera eta bereziki, euskaldunek jarduera honetan izan duten partehartzea azpimarratu da. Euskal Herrian balearen arrantzak gailentasun-historiko handia izan badu ere, lehen aldia da gai honi buruzko erakusketa monografiko bat eskaintzen dela. Erakusketa berri hau, etxearen bi solairu nagusietan banatzen da eta iraupen luzeko aldi baterako erakusketa izango da. 2011ko apirilaren 20tik 2012ko apirilaren 29ra egongo da publikoarentzat ikusgai.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net