gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Bale txalupa Untzi Museora itzuli da

Bale txalupa Untzi Museora itzuli da

Txalupa hau –XII. eta XIII. mendeetako baletxalupa baten alegiazko berreraikuntza– Untzi Museorako egin zuen Frantzisko Karrerak “Txanka” zenak Orioko Mutiozabal ontziolan, 1989 eta 1990 bitartean. Untzi Museoa ireki zenean, orain dela ia 20 urte, 1991ko maiatzaren 23an hain zuzen ere, bale txalupa hau erakusgai zegoen erakusgai zeuden piezen artean.  Duela bost urte, Museoko erakusketa aldaketarekin, txalupa Gipuzkoako Foru Aldundiko biltegira eraman zen, baina orain bueltan dugu apirilaren 20an inauguratuko den “Baleazaleak” erakusketan ikusgai izango baita.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net