gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko azaroak 17, igandea

Berriak

Andres Urdanetaren eskultura dohaintzan eman zaio Ordiziako Udalari

Andres Urdanetaren eskultura dohaintzan eman zaio Ordiziako Udalari

“Euskaldunak eta Pazifikoa” erakusketak iraun duen bitartean, Museoko balkoietako batean jarrita izan dugu Andres Urdaneta esploratzaile eta erlijioso ordiziarra irudikatzen duen eskultura. Eskultura dohaintzan eman diogu Ordiziako Udalari.  1,75 m.ko altuera duen estatua hau Alberto Saavedra artisauak egin zuen Museoak hala eskatuta. Eskultura, poliester eta bidrio-zuntzez egina, egoera onean dago nahiz eta atari zabalean lo egin behar izan duen azkeneko bi urte luze hauetan. Eskulturaz gain, erakusketan zegoen panela ere dohaintzan eman zaio Ordiziako Udalari. XVII. mendeko “Filipinen konkistaren alegoria” grabatua ageri den panel honetan, Urdaneta bera irudikatzen da beste pertsonaia batzuen artean.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net