
Berriak
Untzi Museoa, Itsas Ondarea gordetzen duten Museo eta Erakundeen II. Jardunaldietan. Cartagena, ekainak 10-11
Donostiako Untzi Museoak Itsas Ondarea gordetzen duten Museo eta Erakundeen
II. Jardunaldietan parte hartuko du. Jardunaldiak ekainaren 10 eta 11an ospatuko
dira Cartagenan (Murtzian) dagoen ARQUAn, Urpeko Arkeologia Museo Nazionalean.
Untzi Museoko zuzendari kideak, José María Unsainek “Ikerketa
Donostiako Untzi Museoan” hitzaldia emango du.
Topaketa honetan Itsas Ondareaz aritzen diren Itsas Museo eta Zentroen Elkartea osatuko da. Elkartean (Untzi Museoa kidea da), estatuko museoak eta itsasoko gaiak lantzen dituzten zentro tematikoak batuko dira.
Izena ematea dohainik da eta ekainaren 5a baino lehen egin behar da.