gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko uztailak 24, osteguna

Aurkezpena

Museo Naval - Untzi Museoa

Untzi Museoa inauguratu zenetik 16 urte igaro dira eta erakusketetarako erabiltzen zen eredua aldatzea erabaki dugu. Horrela, erakusketa iraunkorrerako erabiltzen ziren bi solairu nagusiak, iraupen luzeko aldi baterako erakusketentzat espazio bihurtu dira. Erakusketa hauek gai monografikoetan oinarrituko dira, historia eta kultura ikuspegitik duten garratziaren arabera aukeratuko dira, eta denboran zehar aldatuz joango dira. Goiko solairuan neurri txikiagoko erakusketak izango dira, eta lantegi pedagogikoak, eta liburutegi espezializatuak orain arte bezala jarraituko du zerbitzuak eskaintzen.

Ibilbide berri honi ekiteko, Untzi Museoak berak produzitutako “Donostia, itsas hiria” izeneko erakusketa prestatu du. Erakusketa honen bidez, hiriaren itsas historian zehar ibilbide bat egingo da, erromatarren garaitik gaur egun arte doana eta 2007ko ekainaren 12tik 2008ko azaroaren 2ra ikusgai izango da.

Erakusketa alde batera utzita, Museoak bere ihardueran hasieratik finkatutako helburuei jarraitzen die: Euskal Herriaren itsas historia eta ondarea zaintzen, aztertzen eta jakitera ematen laguntzea.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara 
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara 
Astelehenetan itxita  

Tarifak

Bisita gidatuak eta programa didaktikoak (asteartetik ostiralera eta adin guztietarako):
€1 pertsonako

Bisita ez gidatuak:
-Sarrera orokorra: 1,20€
-Ikasle eta jubilatuak: 0,60€
-10 urtez beherako haurrek doan
-Ostegunetan doan

15 urte - 15 años

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net